15

Ira / 2017

Atsegin handia da, Kontxako hondartzan, Eguzkitekan irakurtzea

Autorea: arantza

Eguzkiteka en agosto 12 13  15Joan den abuztuaren 31n itxi genuen Kontxako hondartzako liburutegia, Eguzkiteka. Blog honetan, uztaileko postean, honako hauen inguruan hitz egin nizuen: hondartzan eremu berri hau irekitzea, altzarien ezaugarriak, liburuki kopurua, ordutegia, kontsulta zitekeen prentsa eta ipuinaren ordua (egunero 17etan). Ez ditut datuak errepikatuko.

Orain, balantzea edo, hobe esanda, gogoeta txiki bat egiteko garaia da. Proiektu pilotua zen, berria hirian. Balantze bat gauza hotz bat da, zifrak jasotzen dira. Beraz, Eguzkitekaren lehen urte hau ixteko, nik nahiago dut nire inpresioak aditzera ematea, ekimen honen arrakastari buruz hitz egitea, Kontxako hegaletik igarotzen ziren guztien hain harrera positiboari buruz.

Uztailean ia egunero joan nintzen. Horregatik, jakin-minez bertara hurbildu zirenek zorionak eman zizkidaten pertsonalki. Informazio kanpaina gorabehera, askok kasualitate hutsez aurkitu zuten eremua. Zaila da liburutegien inguruko berriak ematea

Eguzkiteka en agosto

Eguzkiteka en agosto

Zifretan, ezin dira lehian aritu Donostiako udako beste ekitaldi batzuetako jarduera jendetsuekin. Eremua txikia da. Eguraldi onarekin (uda txarra izan dugu Kantauri aldean), eserleku guztiak bete egiten ziren. Aulki zuri guztiak okupatzen ziren. Guztira, 3.000 lagun baino gehiagok erabili dute liburutegi zerbitzua bi hilabete hauetan. Egiaz, ez dira bi hilabete ere izan, uztailaren 7an ireki baikenuen. Egun euritsuetan ere hurbildu dira gurasoak euren seme-alabekin ipuinaren orduan. Iparraldean, euria ari badu ere jendea hondartzara doa, hori bai, euritakoarekin.

Prentsa irakurketak arrakasta handia izan du.Tituluren bat bikoiztu eta ekonomistentzat Expansión egunkaria erosi behar izan genuen.Hondartzan ere, zenbaitek ekonomiaren berri izan nahi dute.

Mailegu zerbitzua, liburua toallara eramatea, ondo atera da. Eta esan beharra daukat atseginez harritu nauela pertsonen gizabideak. Ia ez dugu libururik galdu.Toalla gainean irakurtzeko 12 liburu mailegu egin ditugu batez beste.Ingelesezko liburu gehiago mailegatu ditugu frantsesezkoak baino, eta toallarako maileguak igo egin dira eguraldi onarekin.

Eguzkiteka en agosto

Liburutegi eremuan irakurtzeak oso harrera ona izan du. Erabiltzaile batzuk egunero etortzen ziren liburu bera irakurtzera hura amaitu arte.Ez zuten etxera eraman nahi.Gogorarazten dizuet liburutegiak irekita daudela ohiko mailegurako.Erabiltzaile horiek itsasoari begira irakurri nahi zuten.Liburutegi asko daude hondartzetan, parkeetan, igerilekuetan; baina, batek ere ez ditu Eguzkitekak duen ikuspegia: Kontxako badiaren esparru paregabea, Santa Klara uhartearekin.

Kontxa Hondartzako liburutegia. San Sebastián, Donostia

Kontxa Hondartzako liburutegia. San Sebastián, Donostia

Gure erabiltzaileen herenak turistak edo egun bateko bisitariak izan dira. Beste heren batzuk probintziako herrietatik etorri dira, baina gehienak donostiarrak izan dira.Haur bezainbat heldu izan ditugu.Ipuinaren ordura, arratsaldez, familia publikoa hurbiltzen zen.

Irudiek eta argazkiek ez diote justizia egiten Eguzkiteka hondartza liburutegiari. Eremu horretan zaila da argazki onak egitea.Abuztuko argazki batzuk aukeratu ditut eta jasotako zorion mezuak transkribatzen dizkizuet, ezer aldatu gabe. Eguzkitekaren inguruko 41 zorion mezu jaso ditugu idatziz.

Jarraian, zorion mezuen eta iradokizunen erakusgarri txiki bat doakizue.Datorren urtean itzuliko gara, eta hobetzen saiatu ere.Hiri batzuetan, adibidez Tolosan, Garona ibaiko hondartza liburutegiari buruzko berariazko blog bat ere sortu dute.

Hau diote erabiltzaileek Eguzkitekaren inguruan:

“Oso gustuko dut liburutegi honetara etortzea”.

 “Zoriondu nahi nuke Eguzkiteka ekintza eta bereziki ipuin kontalaria seme-alabak pila gozatu dute eta”.

 “Ideia zoragarria iruditzen zaigu, oso berezia eta hezigarria.Aurrera eta segi honelako egitandiekin!!

 “Idatzi honen bidez adierazi nahi nuke, kultur ekimen honekin oso gustora nagoela. Literatura sustatzeko ideia bikaina irduitzen zaidala. “Ocio egokia bultzatzen duela osasuntsua. Bai liburutegiarekin, bai ipuin kontalariarekin pozik gaudela, bai ni bai nire familia. Hurrengo urtean ezartzeko eskaera nahi nizuen. Mila esker eta zorionak!”

Oso pozik egon naiz zerbitzu honekin.Beraz, niretzat zoragarria litzateke datorren urtean berriz ere jartzea,eta pertsona berberak berriro egotea, oso atseginak eta adeitsuak izan baitira.

 “Oso zerbitzu interesgarria. Ondo kokatuta Gidari liburuak edo zaintzaileak benetan atseginak. Eskerrik asko”.

“Oso ondo dago zerbitzu hau.Ongi legoke urrira arte irekita egotea”.

“Nire iradokizuna da ekimen hau errepikatzea eta luzatzea.Oso atsegina da itzaletan irakurtzea itsasoko haize gozoarekin.Eskerrik asko haurrak ere hartzen dituen irakurtzeko eremuak sustatzeagatik.“Eguzkiteka” asmatu duen taldearen gustua miresten dut.Badira gauzak Realarena izan edo ez izatetik, suetatik eta udako abestitik harantzago.Toki zoragarria!

Eguzkiteka en agosto

Eguzkiteka en agostoEguzkiteka en agosto

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude