26

Mar / 2018

Biblioterapia. Ba al dute liburuek gaitzak sendatzeko ahalmenik?

Autorea:

Libros que curan

Biblioterapia ez da zientzia bat, baina guztiok esan dezakegu liburuek –eleberriek bereziki– lagun diezaguketela une larriak gainditzen.

Biblioterapia terminoa aspaldikoa da, ez da asmakizun modernoa; antzinatik dator literaturak ahalmen sendagarria dueneko ustea.

Katherine Lui Gómez Mujicak, Venezuelako Unibertsitate Zentralak Bibliotekologian lizentziatuak, biblioterapiako liburu honen bidez hurbiltzen dizkigu definizioak, ibilbide historikoa eta egin daitezkeen biblioterapia motak. Hura erabiltzen duten profesionalei buruz mintzo da: psikologoak, psikiatrak, bibliotekologoak edo bibliotekariak.

Bibliotekologia, dakizuenez, Hego Amerikan erabiltzen da, Espainian, berriz, bibliotekonomia esaten zaio. Kontzeptu biak dira oso arraroak biblioteken zientziaz eta ikasketez ezer gutxi dakien jendearentzat. Egileak,  bibliotekologoaren jardun profesionalaren ikuspegitik azaltzen digu biblioterapia; horregatik dago liburua, gehienbat, biblioteketako profesionalei zuzendua.

Biblioterapiari buruzko azterlan arras interesgarria da, eta harritu egin nau ikusteak nola bertan adierazten denetik asko oinarritzen dela hirurogeiko hamarkadan Estatu Batuetako ospitaleetatik ateratako esperientziatan. Zehazki, San José, Kaliforniako Agnews State-ko ospitaleko bibliotekan.

Ospitale horretan gaitz fisikoak liburuen bitartez sendatzeko bideak lantzen ziren. Sendatzaile taldean biblioterapeuta bat edo psikiatra bat izaten zen, bibliotekologoarekin batera; azken honek aztertzen du talde-saioetarako materiala, irakurgaiak. Proiektuak onarpen maila handia izan zuen eta oraindik badihardu.

Ezin du edonork aritu biblioterapian. Funtsezkoa da biblioterapeutaren eta bibliotekologoaren prestakuntza espezifikoa aintzat hartzea. Biok ere biok izan behar dira gauza pazientearen irakurtzeko gaitasuna ebaluatzeko, literatura egokia hautatzeko eta taldearen eztabaidak suspertuko dituen teknika proiektiboak erabiltzeko. Profesionalek batera lan egiten duen taldea osatu behar dute. Ez dakit Euskadiko ospitaleetan ezer lantzen ote den biblioterapian.

Sinesgorrentzat, esan dut lehen ez dela asmakizun moderno bat. Aipatu nahi dut Egipton bibliotekak “Biziaren Etxeak” zeritzoten tenplutan egoten zirela, eta benetako ezagutza eta espiritualtasun guneak zirela.

Erromatarrentzat tratamendu medikoa lotuta zegoen irakurtzearekin, eta grekoek arimaren botikatzat zeuzkaten bibliotekak.

Erdi Aroan ohikoa zen ebakuntza bat egin bitartean liburu sakratuak irakurtzea. Ez uste Biblia bakarrik irakurtzen zenik; epopeiek eta tragediek ere xede terapeutikoak zituzten.

XIX. mendean ere erabiltzen zen ospitale psikiatrikoetan. Benjamin Ruschen izan zen lehen ikertzaile estatubatuarra pazienteei irakurketa arrunt gomendatzen 1802 urtean, eta, gainera, biblioterapia gomendatu zien barne estualdiak, depresioa, beldurrak eta fobiak dituzten pertsonei, eta adin handikoei orokorrean.

Estatu Batuetan asko dira oraindik biblioterapia aztertzen duten autoreak: Caroline Schrodes, Esther A. Hartman eta Mary Jane Ryan, besteak beste.

Nola defini genezake biblioterapia modu errazean? Biblioterapia da:“Liburuak eta beste material batzuk erabiltzea zuzendutako irakurketa-programa batean, laguntzazko terapia gisa agindua, nahasmendu mental eta emozionalen tratamenduan, eta desmoldaera sozialak zuzentzeko laguntzan.

Caldin, C.F. beste teorikoak dioenez, “Biblioterapia tresna baliagarria da eguneroko bizitzaren tentsioen aurkako borrokan, eta gizakiaren premia literario eta estetikoak betetzeko behar den katarsia egiten duenean, emozioak baretzen ditu”.

Fontanelle, M.F.-ren aburuz, “biblioterapia da medikuntzan eta psikiatrian laguntza terapeutiko gisa irakurtzeko materialak erabiltzea, eta zuzendutako irakurketa-arazoak konpontzen ere lagungarria da.”

Bentes Pinto V.-rentzat “Jarduera terapeutiko bat da“.

Definizio guztietan argi geratzen da liburuak sendatzeko erabil daitezkeela, beti ere psikiatra bat baldin badago, bibliotekariaren laguntzarekin eragingo duena larritasuna, min fisikoa edo psikikoa uxatzea.

Ez daukagu esperientzia terapeutikorik gure biblioteka-sarean, baina badakigu, adibidez, irakurketa-klubak sozializatzeko moduak direla, nolabait. Gero eta sarriago, adin handiko pertsona asko (gaur egun hirurogei urte inguruko jubilatuak asko dira) irakurketa-klubetara joaten dira bakarrik ez egoteko, lagunak egiteko, irakurtzen dituzten istorioen bidez eguneroko atsekabeak ahanzteko, etxetik irteteko, beste pertsona batzuk topatzeko, ikasteko… Egia esan, egin egiten dugu terapia apur bat.

Literaturak beste bizitza batzuetara eramaten gaitu. Errezeta, maiz irakurtzea; osasunean eta zoriontasunean hobetuko duzu, eta ikasi egingo duzu. Botika hauek, jakina, liburu-dendetan eta biblioteketan aurkitzen dira. Botika hau paperean har daiteke, edo digitalean edota audioliburutan.

Ez gara autolaguntzako liburuei buruz ari –hain ezagun eta arrakastatsuak–. Fikzioaren, eleberrien, ahalmen sendatzaileaz ari gara. Batzuetan argumentua bera da funtzionatzen duena, bestetan prosaren erritmoa, beste batzuetan pertsonaia nagusiarekiko miresmena. Bada beti hunkitzen eta emozionatzen gaituen libururen bat.

Liburu hau Donostiako liburutegi-sarean kontsulta dezakezue.

26

maiatza / 2015

Irakurketa klubak Literaktum jaialdian

Autorea:

Irakurgunea Alderdi eder 2015IMG_20150507_173522Literaktum jaialdi mestizoa da,  ikuspegi, formato eta hizkuntza anitzetan literaturaz gozatzeko aukera bat da. Donostian ospatzen da maiatzean. Web orrian jaso dira 2005.urtetik burutu diren edizioak. Literaktum Donostiako Liburutegi nagusian eta Okendo kultur etxean sortu zen, Luisa Etxenike idazlearen laguntzaz.

2015eko edizioak berrikuntza ugari ekarri du: logo berria eta beste erakunde batzuen atxikitzea, horien artean 2016 kultur hiriburuaren bulegoarena, bi urtetarako. Duela bizpahiru urte Koldo Mitxelena liburutegia parte hartzen hasi zen. Aurten Euskadiko Zilar Sariak ere ekimenarekin bat egin du.

Edozein egitarau oni gerta dakiokeen moduan konbidaturen batek kale egin dezake. Horrela izan zen: Juan Goytisolo, Cervantes Sariduna, Osasuna arazoak zirela eta, ezin izan zen etorri .
Ez dizuet aurtengo egitarau osoa azalduko, web orrian baitago, baina, nabarmendu nahi dut aurten sortu dugun irakurketa txokoa edo “irakurgunea”. Alderdi Ederren kokatu genuen eta liburutegien “ irakurketa kluben” erakuslehio aproposa izan dela deritzot.

Irakurketa kluben eztanda

Gure liburutegi sareak, eta nik dakidanez liburutegi publiko guztiek ” Irakurketa klubak” antolatzen dituzte. Nire blogaren irakurle gutxik ez du jakingo zer den irakurketa kluba. Horiei aholkatu nahi diet Oscar Carreñoren liburua. Berak dioen moduan: ” Eta hasieran irakurle talde bat elkartzen zen gidari baten ardurapean. Denek irakurria zuten liburu bati buruz hitz egiteko”

Literaktumen egitarauan sareko zenbait irakurketa taldeen berri eman izan genuen. Alderdi Ederreko lorategietan egoki apaindu eta hornitutako karpa bat jarri genuen: mahaiak, aulkiak, megafonia… Halaber, interneterako konexio aukera parte hartzaileek esandakoak twitterreatzeko aukera izan zezaten. Postean agertzen diren irudiak ondo islatzen dute egoera.

Maiatzaren 7a Irakurgunean

Maiatzaren 7an Ramon Saizarbitoria izan genuen gure artean! Bere lana ondo baino hobeto ezagutzen duen batek aurkeztu zuen, Mari Jose Olaziregik. Aukeratutako liburua izan zen “ Egunero hasten delako”. Liburu horren irakurketa Erakurleak taldeko Goiatz Labandibarrek proposatu zuen. Goiatzek zuzentzen du talde hori. 2015.urtean hasi da irakuketa birtual taldea. Talde birtuala baina bi saio presentzialak izango ditu. bat hasieran eta bestea bukatzeko. Partaide gehienak liburuzainak dira, eta hurrengo edizioari begira ea beste irakurle batzuk” erakartzen ditugun”.
Zenbait esandako twitterreatu ziren. Goiatz Labandibarrek lan aparta egiten ari da, eta bere blogean jasotzen du. Irakurketa birtual talde horren helburua Eusko Jaurlaritzak abiatu duen liburu elektronikoen mailegutza bultzatzea da.

Aztergai izan zen “ Egunero hasten delako” eleberriak gaurkotasuna du, 1986an argitaraua bada ere. Abortoaren aurrean, emakumearen askatasuna du aztergai eleberri honek. Nola ez bada, literatura estiloaz ere jardun zen. Aholkatzeko modukoa delakoan nago, zahartze ona izan baitu.

Egun berean, Slawa Grabovska-ren ingelera irakurketa taldeak – Donostia book bezala ezagunagoa. ” The God of small things” liburua aukeratu zuten hizpide. Slawak esan zidan taldeak ikusgai jartzeak funtzionatzen zuela, egun hortan handik pasa ziren sei lagunen interesa piztu eta izena eman omen baitzuten taldean parte hartzeko.

Maiatzaren 8a. Irakurgunea

Maiatzaren 8an, Almudena Grandes idazlea, Tomasene Kultur etxean bere hitzaldia eman aurretik, karpara hurbildu zen , bere irakurleeekin egoteko. Idazleek gero eta gehiago eskertzen dute, haien liburua irakurri duen jendearekin egoteko eta hitz egiteko aukera. Egoera horretan galderak eta eztabaida aberasgarria izaten da. Aukeraturiko liburua ” Modelos de mujer” izan zen. Liburu hori, 1996an argitaratua, zazpi ipuin “luzeen” bilduma da. Benetako gozamena Almudenari entzutea gakoak ematen eleberria ulertzeko. Amaia Garciak maisuki zuzendu zuen elkarrizketa. Bere literaturazko bloga benetan interesgarria da.

Bukatzeko, konbidatu genuen, Fermin Calbenoteko liburutegian, Naiara Ibarrek dinamizatzen duen” Haur irakurketa digitala”. “Maddi eta euskal piratak” aukeratutako liburua. Argazkietan ikusten duzuen bezala umeak oso gustora egon ziren.

Hasieran esan dudan bezala, Literaktum aurten berritu da. Liburusaltzaileen gremioa eta liburudendak ezinbestekoak dira kultur bizitzan eta liburudendak ere aurten parte hartu dute. Saio berriari Liburu lurraldea deituko diogu. saio honetan Jorge  Carrión “Liburudendak” liburuari buruz aritu zuen Txetxu Barandiaranekin. Ezin izan nuen hurbildu. Ordu berdinean beste proposamen literarioa zegoelako. Datorren urtera begira nik hori aldatuko nuke, baina kontrako iritziak ere daudenez ikusiko dugu.
Datorren urteko edizioa aurtengoa baino are hobea izango delakoan gaude.

Luis Landero idazlea gurekin izango da gaur Donostian, LIburutegiko jarduera aretoan, San Jeronimo kalean. Irakurketa klubaren maiatzaren 26ko saioan. Hautatutako liburua “El balcón en invierno”ramon saizarbitoria-Maria Jose OlaziregiIMG_20150507_172726

Salawa Grabovska bere irakurketa klubarekin

Saizarbitoria-Olaziregi-Goiatz labandibarIMG_20150507_172705

Almudena Grandes

Zona de lectura-LiteraktumMaddi pirata

Maddi Pirta irakurketa taldeaa taldeaIMG_20150508_185717Maddi eta euskal piratakAlmudena Grandes