09

Aza / 2015

Azken eguna, egun bat gutxiago datorren lehen egunarako

Autorea:

Nahi baino azkarrago iritsi zen azken eguna. Irabazleak buruan genituela hasi zen arratsaldea.
I`m your father, David Prowseri egindako dokumentala, nahiko “ukituta” iruditu zitzaidan. Ez oso naturala. Ondoren ustekabeko filma ikusi genuan The last girls. Oso egokia iruditu zitzaidan, ez oso ona baina bai egokia guretzat. Gainera momentu oso onak zituen eta farrak ez ziren gutxi izan.Bukatu bezain laster eta denborarik gabe, ez genuen askorik behar ;).
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=zreNh78kTjg[/youtube]

Amaierari eman zuen The vatican tapes ikusi ahal genuen sari banaketaren ondoren. Irabazleak festibalaren webgunean aurkituko dituzue. Luzemetraia ondo zihoan bukaera arte. Baina zer bukaera da hori!! Josemi…. Josemi!!!!! Asko gustatzen ari zitzaidan, horrelako filmak gustatzen zaizkit normalean.

Saridunak eta selfiak (Iñigo Royo)

Saridunak eta selfiak (Iñigo Royo)


Antzokitik atera bezain laster Bataplanera abiatu ginen pixkanaka astean zehar ikusitakoaz hitz egiten. Orokorrean pozik nago. Gauza onak eta dibertigarriak (dibertigarria izateko ez da komedia izan beharrik jejeje) ikusi ahal izan ditugu. Beti gustuko ez ditugun bizpahiru daude baina oro normala da. Gutxien gustatu zaidana hainbat laburmetrai izan dira. Oso “artistikoak”, hau da, ezin ulergarriak jajajaja. Bataplanean mini otordu eta edarien artean barreak, agurrak eta laster ikusteko elkarrizketak entzuten ziren. Baita lagun berriren bat egiteko aukera. Ordu batetan etxerako autobusa hartu eta aurtengo “astea” amaitutzat eman nuen. Baten batek gaua gehiago luzatu zuen.

Los comentarios están cerrados.