30

Urr / 2016

Beldurrezko astean bataiatua! Irekiera

Autorea: nerea

Aurten nire burua Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren astean bataiatzeaz gain, irekieraren inguruan hitz egitea ere tokatu zait. 27. edizio honetan festibalak duen kutxu Japonesarekin jarraituz, Konitxiwalk martxa abiatu zen Boulevardeko kioskotik. Alde zaharreko kaleak musika, oihu eta algaren artean zeharkatu ondoren hortxe ginen, Antzoki Zaharraren aurrean ezin aurrera ez atzera mugitu, bildutako jende kopurua zela eta. Hainbat Donostiarrentzat (eta Donostiarrak ez direnentzat ere) hain garrantzitsua den gau hau hasteko aukeratua izandako filma, Shin Godzilla izan zen, eta bertan izan genuen oholtzaren gainean dotorezia eta grazia handiarekin mugituz filmaren zuzendarietako bat Shinji Higuchi.

Filmak pertsonalki ez ninduen ez hotz ez bero utzi, batetik ez dirudi Godzillaren film bat, munstroaren agerpena eta berak sortutako suntsipena ez delako garrantzi gehien duena. Pelikularen asmoa, horrelako arerio baten aurreanMaquillaje y carrera.01 herrialdearen jokaera aharik eta modu errealistenean islatzea da. Beraz Japongo burokraziaren irudikapen errealista bat egiten du. Tradizioa vs modernitatearen arteko gatazka.

Ostean Kevin Smithen Yoga hosers pelikula proiektatu zuten, denbora azkar pasa zitzaidala esan behar dut, eta barre batzuk ere egin nituela. Hala ere aukerarako “zuriegia” zen, eta proiekzioetan zehar jendearen jarrera ikusita pelikula ganberroagoak atsegin dituztela esatera ausartuko nintzateke.

Terra Formars Takashi Miiken filma izan zen azkena ikusi nuena, eta argumentua apur bat zoroa izan arren eta goizeko zein ordu zen kontuan hartuta ez zitzaidan astuna egin. Azken pelikula ezin izan nuen ikusi beraz norbaitek iritzia eman nahi badu gonbidapena luzatzen diot! Hau idatzi bitartean gaurko filmak hastear daude beraz jasotako inpresio orokorrarekin agurtuko naiz. Filmak gehiago edo gutxiago gustatu arren sentsazio onarekin atera nintzen antzokitik bertako giroa ikusita (eta hori entzun dudanaren arabera ikuslea nahiko light edo “zintzo jokatu zuela). Hau ikusita gogo handiz baina baita zirraraz eta apur bat beldurrez eutsiko diot datozen egunei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>