09

Aza / 2015

Azken eguna, egun bat gutxiago datorren lehen egunarako

Autorea:

Nahi baino azkarrago iritsi zen azken eguna. Irabazleak buruan genituela hasi zen arratsaldea.
I`m your father, David Prowseri egindako dokumentala, nahiko “ukituta” iruditu zitzaidan. Ez oso naturala. Ondoren ustekabeko filma ikusi genuan The last girls. Oso egokia iruditu zitzaidan, ez oso ona baina bai egokia guretzat. Gainera momentu oso onak zituen eta farrak ez ziren gutxi izan.Bukatu bezain laster eta denborarik gabe, ez genuen askorik behar ;).
YouTube Preview Image
Gehiago irakurri

05

Aza / 2015

Asteazkena: egun luzea bezain ona

Autorea:

Atzo denetatik izan genuen ikusi genituen bost filmetan. Errepasatu ditzagun.
Bridgend ipar-europarrak eguna hasteko aukeratua izan zen. Benetako gertaera batean oinarrituta, gau batean ikusiko bagenu logureak esnatuko zituen dudarik gabe. Anbientazio ona baina akzio gutxi. Bozkatzean jan egingo dugula uzte dut.
YouTube Preview Image
Gehiago irakurri

03

Aza / 2015

Astelehena: Animazioa, munstro klasiko eta plastikozko mamuen artean

Autorea:

Hau aurrera doa eta atzo animazio laburmetraien txapelketa izan genuen. Malakias eroa eta Plymptonen azken lanak ikusteko aukera ezin hobea. Nere gauza da edo urtero labur hauek arraroagoak dira? Beti bezala denetarik ikusi ahal izan genuen baina kasu batzuetan izenburua jartzea ez litzateke ideia txarra izango jejejeje.
Bukatu bezain laster eta beti nire uztez, sorpresa txiki bat izan genuen “Frankenstein”. Itxaroten ez nuen horietakoa da. Gainera Tony Todd ikustea eskertzekoa da beti. Filme honetan munstroa inoiz baino biziagoa ikusten dugu gure gaur egungo mundua ulertu nahian baina guztiz galduta. Gero jakingo dugu guztien iritsi orokorra.
YouTube Preview Image
Gehiago irakurri

01

Aza / 2015

1.eguna: Halloween

Autorea:

Ba hemen nago Hallowen gau luzearen ondoren. Lehenengo eguna gauza ezberdinak eta betiko giro onarekin joan zaigu eta hemen gaude arratsaldera begira.Errepaso txiki bat egin dezagun ondo iruditzen bazaizue.
Absolutely anything filma izan da “astea” asteko aukeratua. Monty Phyton ospetsuen eskua nabarmena da luzemetrai guztian zehar eta esan behar barre asko eginarazi digula. Hoberena dudarik gabe txakurrarekin zerikusia duten zati guztiak. Dibertigarria baina txakurraz aparte ez da gure buruetan denbora asko jarraituko.

Gehiago irakurri

28

Urr / 2015

Beldurrezko adiskide ilara bat

Autorea:

Gure aste maitatua bueltan dugu berriz ere baina egun batzuk lehenago topagunea xelebre bat izaten da; abonuen salmenten ilara.
Abonuak eta bere leku kuttuna lortzeko ilara bat besterik ez dela uste duenak oker dabil. Askorentzat ekitaldi hau beldurrezko astearen hasiera da. Ostegunaren afal ordurako ehun bat lagun bilduta gaude. Ostiralean eguzkia ateratzen denean zenbaki hori bikoiztuta egongo da. Bertan, beti adiskidetasun giro batean, oso denbora pasa ezberdinak aurkitzen dira; karta jokoak, “rol” jokoak, bideo-jokoak… baina nik gehien gustuko dudana urtean zehar ikusi ez dudan jendearekin hitz egitea da, nik eta beste guztiak. Nahiz eta zinema elkarrizketen protagonista izan denetatik dugu hizketagai, orain honekin, gero beste horiekin, azken bidaiak, jaio den haur horren argazkiak…
YouTube Preview Image
Gehiago irakurri