03

Aza / 2016

Arazoak 2,… azaroak2

Autorea:

Atzoko saioa, asteazkenekoa hain zuzen ere, animaziozko film laburren maratoi batekin hasi zen. Mota askotariko gaiak, formatu edo genero ezberdinetan aurkeztuak eta animazio metodo ezberdinak eskaintzen zizkiguten maratoi hau osatzen zuten bederatzi filmek. Post honen izenburuari helduz topatzen dudan lehengo arazoa labur guztiak aipatu eta post labur bat idaztea da, beraz aurretiaz eskatzen dizuet barkamena luze joango naizelako. Guztietan lehena, James Cunninghamen Accidents, Blunder and Calamities izan zen. Aita zarigueia batek lotara joateko ipuin bat kontatzen die bere umeei, non animaliarik arriskutsuena gizakia den, umore beltzez eta ironiaz hornitutako lan hau dibertigarri eta oso ikuserraza suertatzen da.  Gehiago irakurri

01

Aza / 2016

Halloqueen

Autorea:

Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astearen ekuadorrera helduz eta halloweeneko gaua ospatuz, saio intentsibo batekin egin genuen topo atzo. Ekitaldiari hasiera eman zion pelikula Geoff Redknap Kanadiarraren Ikusezina (The unseen) izan zen. Gaiaren originaltasuna azpimarratuz eta pelikularen izenburuarekin jolastuz esan beharra dago lan hau ez dela ikustera ohituta gauden parametroetan sartzen. Aukera ausarta bezain egokia izan zen, gidoi eta istorio biribil batetik haratago, aktoreen zerrenda guztiz aproposa zuelako.

Gehiago irakurri

30

Urr / 2016

Beldurrezko astean bataiatua! Irekiera

Autorea:

Aurten nire burua Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren astean bataiatzeaz gain, irekieraren inguruan hitz egitea ere tokatu zait. 27. edizio honetan festibalak duen kutxu Japonesarekin jarraituz, Konitxiwalk martxa abiatu zen Boulevardeko kioskotik. Alde zaharreko kaleak musika, oihu eta algaren artean zeharkatu ondoren hortxe ginen, Antzoki Zaharraren aurrean ezin aurrera ez atzera mugitu, bildutako jende kopurua zela eta. Hainbat Donostiarrentzat (eta Donostiarrak ez direnentzat ere) hain garrantzitsua den gau hau hasteko aukeratua izandako filma, Shin Godzilla izan zen, eta bertan izan genuen oholtzaren gainean dotorezia eta grazia handiarekin mugituz filmaren zuzendarietako bat Shinji Higuchi.

Gehiago irakurri