03

Nov / 2017

Zaku Desberdinak

Por Maria Lizarraga Garmendia

Film labur espainiarren maratoia, “A child Outside”, “Black Hollow Cage”, “Jojo´s Bizarre Adventure: Diamond is Unbreakable”, “Meatball Machine Kodoku” eta “We are the Weirdos” film labur feministen maratoia. Horiek atzoko aukerak. Maratoi feministara hurbildu nintzen ni, Victoria Eugenia antzokira. “The Final Girls” elkarteak aurkeztu zuen maratoia. Elkartea Londresen kokatuta dago eta beldurrezko zineman gai feministak lantzen ditu. Emakumeen ikusgarritasuna eta lana aldarrikatzen saiatzen da kamera aurrean nahiz atzean.

tfg we are the weirdosHasi gaitezen paralelismo moduko batekin. Edozein korrikalarik onartuko luke maratoiak ez direla linealak sufrimenduari – edo gozamenari – dagokionean; hau da, une hobeak edo okerragoak bizitzen direla, errazagoak edo mingarriagoak. Bada, “We are the Weirdos” film laburren maratoian ere une desberdinak bizitu genituen ikusleok: batzuk besteak baino hobeak ziren.

Beharbada, “I Want You Inside Me”, “Shortcut”, “Sorry, We´re Closed” eta “Undress Me” zaku berean sartuko nituzke. Karma-ipuinak dira denak eta odola edota irudi desatseginak azaltzen dira, baina zinema hegemonikoan ikusten ez den atsekabea da, eta atsekabe hori atsegin dugu. Sedukzio planetan dabilen neska gazte bat, autoan bidaiatzen ari den bikote bat, tabernan lan egiten duen emakume bat eta sozialki oso aktiboa ez den unibertsitateko neska gazte bat. Argumentuari erreparatuz, elkarren artean ez dute zerikusirik, baina badute denek ezaugarri jakin bat; bakoitzak bere haritik tiraka armiarma sare bera eraikitzen dute.

Ordea, “Dead. Tissue. Love” eta “Don´t Think of A Pink Elephant” beste zaku berezi batean sailkatuko nituzke, izan ere, hain dira istorio intimo, pertsonal eta politikoak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *