Udako deskontuak eta promozioak Donostian

Jendea antzokietara erakartzeko, leialtasuna eta egoera ahulenean dauden gizataldeak sarituko dituzten deskontuak eta abantailak eratu ditugu. Egia esan, hauek ez dira batere garai onak “lirikarako”. Hala da. Ez dira garai onak inorentzat. Ikuskizunetan ere BEZa % 21era jasotzeak erabateko galbidean jarri ditu arte eszenikoak. Espainiako gobernuko aztiak eta haien laguntzaileak oker daude, eta gainera badakite oker daudela, baina ez dute okerra zuzentzen. Nork ordaintzen du hori? Betikoek; herriak eta, kasu honetan, artistek. Zer egin dezakegu antzokiok?

Hainbat gauza. Miraririk ez, ordea; ezta dirurik ere. Baina saia gaitezke orekari eusten eta formulak bilatzen ministerioen zentzugabekerion ondorioak hein batean leuntzeko. Udako bi hilabeteotan, programazioaren aberatsa eta askotarikoa nabarmenduko genuke. Komedia eta umorea nagusi: vodevila, goi komedia, bakarrizketak… baina bada lekurik musikalarentzat, zarzuelarentzat, dantzarentzat, testu dramatiko sakon eta trinkoentzat, eta baita ikuskizun tragikoagoentzat ere. Guztiek osatzen dute antzerki-eskaintza zabala, Victoria Eugenia Antzokiak eta Antzoki Zaharrak uztailetik irailera eskainiko dutena.

% 20ko DESKONTUA. 
Deskontu honek programan parte hartzen lagundu nahi die lehendik ikuskizunen batean izan direnei; horren ordainetan, % 20ko deskontua egiten zaie hurrengo egunetan hirira iritsiko diren beste ikuskizunetarako. Eskaintza horrek 2 sarrerarako balio du (Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan baino ez). Eskaintza hori ezin zaie gehitu beste deskontu batzuei. Oso erraza da eskaintzaz baliatzeko modua. Aurrez erositako ikuskizuneko sarrerak aurkeztu, eta leihatilan bertan eskura daitezke bigarren ikuskizunerako sarrerak, deskontua eginik, baldin eta ikuskizun hori eskaintza zabal batean sartzen bada.

Victoria Eugenian, honako obra hauetarako balio du: Luis Piedrahita, Conversaciones con mamá, Fisterra, El nombre de la rosa eta bi zarzuelak. Antzoki Zaharrean, berriz, honako hauetarako: Ni para ti, ni para mi, Lengua madre, Los miércoles no existen eta Terapiak.

YouTube Preview Image

-10%
DONOSTIA KULTURAko bazkideak
Deskontu honek bi helburu ditu: Donostia Kulturako bazkideen leialtasuna saritzea eta bi gizatalde jakini laguntzea: gazteei eta langabetuei. Programaturiko funtzio guzti-guztietan, inolako salbuespenik gabe. Esan gabe doa: Donostia Kulturak antolatutako ikuskizunetako funtzioak izan behar dute. Gazte eta langabetuentzako deskontuen kasuan, leihatiletan baino ez da egingo deskontua.

-25%
DONOSTIA KULTURAko bazkideak
Aurreko deskontu horrek badu bigarren maila bat, funtzio guztiei ez baina * batez markaturiko funtzioei dagokiena. Bazkidea funtzio-egun horietara moldatzen bada, % 10eko lehen deskontu hori % 25eko bihur daiteke. Hori argiago izateko, Donostia Kulturako eta Victoria Eugenia Antzokiko programak edo web orriak kontsultatu behar dira. Deskontu hori leihatiletan baino ez da egiten.

Sarrerak 3 eurotan
GAZTE ORDUA
Hau da gure deskonturik nabarmenena. 30 urtetik beherakoek sarrerak 3 euroan erosteko eskeintza emanaldia hasi aurreko ordu erdian.  Antzokiak gutxienez 20 sarrera eskeiniko ditu emanaldiko. Askotan mugarik gabeko deskontua izaten da. Informazio gehiago leihatiletan.

Orokorrean deskontuak ez dira bateragarriak. Seguraski gauza gehiago egiterik badago. Baita gutxiago ere. Zuen proposamenak iritxiko zaizkigularik estudiatuko ditugu. Mesedez antzokietara etor zaitezte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.