Antzerkia euskaraz

Euskarazko eskaintza benetan erakargarria, kalitatezkoa, estilo eta disziplina anitzeko emanaldiekin, formatu ertain eta txikiak, baita sortzaile berrientzako aparteko lekuarekin. Benetan zaila, gaur egungo egoeran, honako euskal ekoizpen artistikoa lortu ahal izatea.

_DSC1487

Antzoki Zaharrean, Pankreas (Tartean Teatroa). Konpainia honek eskuratu zuen aurtengo Donostia Antzerki Saria Lingua Nabajorum antzezlanarekin. Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak bere buruaz beste egiteko asmoa… Osagai hauekin komeria osatuko dute Patxo Telleriak, Mikel Martinezek eta Joseba Apaolazak. A zer hirukote!

Antiguako Imanol Larzabal aretoan, Salto (Metrokoadroka & J.B. Pedradas). Umore absurdoa, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoak berak salto egingo du konpainia gazte honen eskutik.

Antzoki Zaharrean berriro, Figuranteak (Ados Teatroa). Herrixka baketsu batetako bizimodu lasaia kolpetik aldatuko da zinema ekoizle bat “euskal zaporea” topatu nahian filma grabatzera etorriko denean. Euskarazko bertsioan aski ezagunak diren Asier Hormaza eta Mikel Laskurain izango dira taulen gainean eta gaztelerazko bertsioan Mikel Laskurainen ordez, Oscar Terolek lana egingo du.

Aurreko apunte batean ezagutuarazi egin genuen bezalaxe, Gazteszenan estrenaldi handia Arrastoak (Dejabu Panpin Laborategia), proposamen garaikidearen buruan Ander Lipus. Gogoki, estrenaldiaren zai gauzkazue.

Arrastoak (Dejabu) 2 argazkia

Amaitzeko, Imanol Larzabal aretoan, Potologuak (Txintxeta produkzioak). Bodologuak ikuskizuna amaitu ondoren, konpainia honen hurrengoa Potologuak: Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranbururekin, gutxi iruditzen zaizue?

Ikus dezakezuenez, eskeintza zabala eta interesgarria. Informazio gehiago Donostia Kultura Web-a kontsulta dezakezu.

Los comentarios están cerrados.