TeatroSOLO

Teatro SOLO Matías Umpierrez artista eta eszenako zuzendari argentinarraren proiektu bat da. Proiektua sortze-prozesu bitxi bat da, zeinak gure hiriko ezohiko bost lekutan garatuko diren eta ikusle banarentzat egingo diren 5 antzerki-lan eraikiko dituen.

diFERENTE 2 copia

Bost lanetako hiruk Matíasek proiektua hartzen duen hiri bakoitzera (gure kasuan, Donostiara) egokitzen duen base bat osatzen dute. Beste biak berriak izango dira eta beren gaia, ondorengoa: Identitatea, dFERIA 2015eko gai nagusia. Nabarmentzekoa ere lanetako bi euskaraz izango direla, Matíasek zuzendari laguntzaile euskaldun baten laguntza izango baitu.

Esku-hartze hau hiri ezberdinetan gauzatu da dagoeneko -Graus (Huesca), Buenos Aires, New York eta São Paulon adibidez (azken honetan Urteko Proiekturik Onenari saria eman zion R7 hedabide brasildarrak)-, ikusmin handia sortuz ikusle eta kritikarien artean, esperientzia globalizatua izan arren bere gai eta formak aldatu egiten baitira hiri hartzailearen arabera.

Teatro SOLO performance bat da, aktoreak muturreraino eramango dituen antzerkiesperientzia.

Feriako lau egunetan, aktore bakoitzak 30 minutuko iraupena duen bere lana 8 aldiz eskainiko du, bakoitza ikusle bakar batentzat eta hiriko ezohiko leku batean, eta ingurutik dabiltzan pertsonek ezjakin, itsu izango dira bertan gertatzen denaren aurrean. Esperientzia bitxi honetan artearen, politikaren, gizarte garaikidearen eta bere hiriaren gatazka ezberdinak igarotzeko aukera izango du ikusleak.

6 aktore euskaldunak hautatzeko entzunaldiak otsailaren 3an egin ziren eta behin aipatuak hautatuta, sortze-prozesua otsailaren 16an abiatuko da.

Teatro SOLO dFERIAn azken urteotan garaturiko proiekturik pozgarrienetakoa eta konplexuenetakoa da. Aipatzekoa ere EAB, Donostia 2016 eta Iberescenaren laguntza ordainezina. Beraiei esker abiarazi ahal izan baitugu inplikatu eragile guztiontzat interesgarri bezain aberasgarria izango den proiektu bitxi hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.