dFERIA: euskal dantzari leihoa

Lehiorik zaharrena daukagu. dFERIA DANTZAN, euskal dantzaren plataforma izenarekin sortu zen 2001ean euskal dantza konpainiei ikusgarritsasun gehiago ematearren sortutakoa. Kaudimen artistikoa eta elkar-lanaren imajina eskeini nahi zuen dFERIAk kanpoko arte eszenikoen merkatuetara sartzen erraztasunak lortu ahal izateko.

ARGAZKI HAU ERABILI NAHI DU

Aurten parte hartuko duten ikuskizunak:

HELENA GOLABek In BEtween aurkeztuko du.

Ikuskizun performatibo honek dantza, antzerkia, musika eta interpretazioa konbinatzen ditu, eta erabakiak hartzeko zailtasunaz ari da, erabaki bat hartzeak uko bat onartzea suposatzen duela abiapuntu izanik.

OLATZ DE ANDRESek El cielo ahora

Hiri batean eskultura klasiko bat aurkitzen du etxeorratz baten ondoan. 1.000 urtek bereizten dituzten bi eraikinen aurrean ageri gaitezke. Eta ez da ezer gertatzen. Istorioak errepikatu egiten dira behin eta berriro. Iraganak indarra galtzen du oraingo garaien alde.

Oltaz de Andrések dFERIAn parte hartu du beste aurreko lanak aurkeztuz, hots Zootropo edo Privolva. Ikuskizuna gazteleraz ingelez eta frantsezezko goitituluekin.

CIELO RASOk Pereza

Pereza gizakiaren ekintza, hitz eta keinu bakoitzean den edertasunaz mintzo da; edertasun horrek bizia du, pisua, hedatu egiten da.

Cielo rasO, 2009. Igor Calonge eta Brasilgo Teatro de Açucar arteko elkar lanaren fruitua da. Beraien ibilbidean hamar ikuskizun baino gehiago.

LASALAk Lauesku

Pilota-partida baten bitartez, hainbat egoera azaltzen dira jokoaren arauak auzitan jartzeko, ezarrita dagoena ez baita lehentasuna duena.

LAUESKU-7943

LASALA (2013). HOOKED iazko dFERIAtik jaialdi anitzetatik pasatu da sari asko jasoz, Frantzian (Sens) eta bestelako tokietan: Alcobendas, Madrid, Sabadell edo Hueska. Konpainiaren koreografia-egilea Judith Argomaniz daukagu.

NATXO_MONTERO DANZAk Barbecho

Barbecho sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta bat da. Mugimendu eta koreografien segida bat, non hainbat gauza jartzen baitira auzitan piezaren inguruan, baita sortzaileak piezaren aurrean hartzen duten jarrera edo lekua ere.

Barbecho

Natxo Montero_danza (2008). Aurreko dFERIA batzuetan parte hartu du lan ezberdinekin: CUADRA-T edo Carni di prima qualità, bi hauekin jaialdiz jaialdi ibili da hainbat sari jasoz.  Ikuskizuna gazteleraz ingelez eta frantsezezko goitituluekin.

Info gehiago www.dferia.com web orrian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.