dFERIA: Aquitania – Euskadi leihoa

Baionako Escene National antzokiko kideekin daukagun ESZENA T programaren ondorioz leiho berri hau sortu zen aurtengo dFERIAn egiteko, leiho berri berria.

L'hommeassis

Aquitanian OARAk (Euskal Antzokien SAREA antzekoa) leiho berri hau iriki nahi zuen Donostiako dFERIAn: Aquitania – Euskadi leihoa. OARAk bi ikuskizun ezarriko ditu dFERIAn (Iparraldeko YMA konpainia eta Bordeuaxeko Paul les Oiseaux konpainia) eta dFERIAk hango programatzaileak gonbidatuko ditu harremanak, elkar ezagutza eta elkar lankidetzaruntz lehenengo pausuak ematen hasteko.

Ikuskizunak:

COMPAGNIE YMAk L’Homme Assis aurkeztuko du

Lan honen abiapuntua gertaera soil bat da: Mendebaldeko mundu honetan gure aulkien gainean bizi garela. Gure arbasoak zutitu egin ziren baina guk eboluzionatzen jarraitu dugu, eserita egoteraino. Chloé Hernández eta Orin Camus dira koreografia-egileak eta azkenak ere dantzatuko du. Estreinaldia Estatuan.

PAUL LES OISEAUX konpainiak Toutes les filles devraient avoir un poeme aurkeztuko du

Valérie Rivière koreografoak izugarri maite du gorputzek transmititzen dizkiguten indarraz eta emozioez zirriborratutako istorioak kontatzea. Dantzaren bitartez, bere sorkuntzen hizkuntza poetikoak beste arte-forma batzuekin nahasten ditu koloreak eta hoskerak. Estreinaldia Estatuan.

Toutes les filles.Fanny.©Jean-Baptiste Bucau

Info gehiago www.dferia.com web orrian

Los comentarios están cerrados.