dFERIA: dantza +

Aurreko apunteetan dFERIAn izango diren bi leihoez aritu gara. Orain bestelako dantza proposamenei buruzko informazioak ezarriko ditugu.

innings0305

LA MAJARA Kolektiboko INNINGS

Innings hitzak jokoaren segmentuak adierazten ditu beisbolean. Konzeptu hori du abiapuntu atzerki-lan honek, partida bat balitz bezala: hiru jokalari nor baino nor, tratuak eta estrategiak giza psikearen muturreko egoerak gogorarazten dituztelarik.

Inningsek gatazka ageri du, gatazka bere hutsean; aktore bakoitzaren emoziotik jasotzen du bulkada.

Erabakitzeko eta egoera bat gidatzeko boterea eskuetan izateko beharrak eramaten gaitu rol tarteka ezezagunak jokatzera, rol jokoaren arabera moldatuak eta nolabait ere nor nor den jakin gabe. Innings da dena alda dezakeen jokaldia. Koreografia-egilea Reinaldo Ribeiro daukagu. Euskal Herrian estreinaldia.

 CARMELO SEGURA COMPANHIAko Walking City

Walking City-k egungo hiri handietako sistemak kritikatu eta parodiatzen ditu. Sistema horrek, askotan, ito eta amesten galarazten gaitu. Eguneroko bizipenak bisitatzen ditu. Walking City-k pertsona ezberdinak gure buruan barneratzera eramaten gaitu. Eskalea, etorkina, drogazalea, bikote barruko harremanak edo mugikorrak. Gizarte-sentsibilizazio handiko ikuskizuna.

1063676_10201477742688194_591481570_n

Londresen 10 urte eman eta gero, Carmelo Segura Madrilera bueltatu da. Londresen, Royal Opera House eta Covent Garden aretotako ekoizpenetan parte hartu zuen eta baita West End-eko ekoizpen ugaritan ere.

Oso berria da konpainia. 2013ko urtarrilean sortua, Walking City bere lehen proiektua da. Konpainiak tendentzia berriak bilatzen ditu mugimendu-lengoaiaren eta antzerki fisikoaren arloan eta dantza garaikidea du diziplina nagusia. Euskal Herrian estreinaldia.

CHONI COMPAÑIA FLAMENCAko Copás de espera

Emakume bat zain. Gau batean, edo egun batean, edo auskalo noiz. Denbora auskalo noizko batean… Zain. Emakume bat bere mamuek itsutua. Geldiarazten duen oinaze batek eta erraiak jaten dizkion, ihes egitera eta errebelatzera bultzatzen duen amorru batek erdibiturik. Zain. Ordupasa. Munduko estreinaldia dFERIAN.

Choni Cía. Flamenca

Info gehiago www.dferia.com web orrian

Los comentarios están cerrados.