dFERIA: latinoamerikar leihoa

Latinoamerikako antzerkigintzak hango errealitateari eta hango arazo sozio-ekonomikoei erantzunkizuna daukanez interesa izandu beti Donostiako dFERIArako.

La fiera, de Mariano Tenconi Blanco_2

Erreflexio eta ikuspuntu ezberdin eta kritikoak ekartzen dituen antzerkigintza daukagu. Horregatik 2008. urtetik hona hasi ginen latinoamerikar antzeztaldeekin batera elkar lanean.

Aurten latinoamrikar leihoak indarra hartzen du INAEMek 2006. urtean sortutako Iberescena proiektuari esker.

dFERIA 2015 edizio honetan ondoko proposamen hauek parte hartuko dute:

MICROSCOPÍA (Mexiko) eta OLIGOR (Nafarroa) konpainien La máquina de la soledad

Gutun-objetuari omenaldia. Mexikon eta Espainian ikertutako posta-trukeak errekuperatu egin dute postari, posta lankide eta ikertzaileei esker. Barne-bidaia 46 lagunentzako. Ikuskizunaren sortzaile eta egileak Shaday Larios eta Jomi Oligor dira. Estreinaldia Euskal Herrian.

La maquina de la soledad txiki

CICLO NUESTRO TEATROko El reportaje (Argentina)

El reportajek une bat dakarkigu: une bat non telebista-kanal batek elkarrizketa bat eskatzen baitio argentinar nazioko jeneral ohi bati, Federico Lupik egindakoa. Elkarrizketa kartzelan egingo da, protagonista han baitago, 1976tik aurrera Argentina sakailatu zuen diktadura genozida basan parte hartzeagatik.

El Picadero antzokiak berrireki zuten 2012. urtean. Mugimenduari omenez Ciclo Nuestro Teatro sortu zuten 2013. urtean.



MARIANO TENCONI BLANCOren La fiera (Argentina)

Tucumango oihanean, gau beltzean, emakume bat gizonak hiltzen hasi da. Baina ez da hiltzaile hutsa, mendekatzailea ere bada. Eta emakume tigrea ere bai.

Mariano Tenconi Blanco (Buenos Aires, 1992). Dramaturgoa eta eskena zuzendaria. Sari batzuk irabazi ditu. Horien artean Teatro El Mundok emandako dramaturgorik onenari La Fiera lanagatik. Iride Mockert (Santa Fe, 1986). Antzezlea, dantzaria eta abeslaria. Telebista, zinea eta antzerkia egin duen artista. Antzezlerik onenari saria La Fiera lana dela eta. Gazteleraz eta Tucumaneko hizkeraz. estrenaldia Europan.

TEATRO ERRANTEko Yo maté a Pinochet (Chile)

Manolok, poliziaren kontakizunetik bazter geratutako talde iraultzaile bateko borrokari ohi batek, iraganeko zenbait lagunekin topo egin eta Pinochet berak hil zuela esaten die. Adierazpen horrek Manolok espero ez dituen erreakzioak eragingo ditu eta oroimena piztuko dio; politikaz, maitasunaz, adiskidantzaz, heriotzaz, jostetaz eta porrotez dituen oroitzapenak. Identitateaz aritzen den ikuskizuna krisialdi pertsonal eta politikaren ildotik. Gazteleraz ingelezko goitituluekin. Estreinaldia Euskal Herrian.

_DSC7434

Matias Umpierrezek sortutako TEATROSOLO proiektuaz otsailaren 6an argitaratu genuen apuntea bolg honetan.

Info gehiago www.dferia.com web orrian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.