dFERIA: euskal antzerkia

dFERIA aztertuz jarraitzen dugu. Orain euskal antzerki ikuskizunei dagozkie. Tankera eta kontzeptu erabat ezberdinak ikusgai.

La calma mágica_CDN&Tanttaka

PABELLON 6, KABIA eta HIKA TEATROko La noche árabe

Franziskak bere bizitza aldatu zuen bahiketa bat pairatu zuen baina ez da ezertaz oroitzen. Ez daki madarikazio batean harrapatuta dagoela, hiri ziztrin batean; ezta iraganean printzesa arabiarra zela ere. Hiru gizonek atzartzen saiatuko dira, musu banarekin. Eta hiruetako batek aipatua lortuko du.

Iraganaz, bizitakoaz, arbasoez, pertsonek bizitzan zehar bizitzen dituzten aldaketez, memoria primitiboaz eta gizakiaren sinesteez hitz egiten digu lanak. Eta hortik ondorengo galdera: zer egiten dugu gure bizitzan? Zeintzuk gara benetan? Eman diguten papera betetzen al dugu?

Autore honen lanak, Roland Schimmelpfenning, 20 hizkuntzetan baino gehiago eta 40 eskenaratze ezberdin baino gehiago ikusgai izan dira munduan zehar. Alemaniako saririk garrantzizkoena, Else-Lasker-Schüler Saria bere lan osoari, jaso zuen autoreak.

Identitateaz aritzen den lana: zer garen uste dugun edo amesten dugun hori gara. Gazteleraz goitituluak ingelesez eta frantsesez.

KULUNKA TEATROko Solitudes

Bakardade mota ezberdinei buruz. Gizon alargun zahar bat, bere semea eta iloba, eta semea zaindu ahal izateko kalean prostituitzen den emakumea… Bizirik irauten saiatzen dira guztiak, belaunaldien arteko inkomunikazioan bizi den gure gizartean

solitudes3.min

Eszena-hizkuntza ezberdinekin esperimentatzen duen konpainia gipuzkoar gaztea da Kulunka. Bizia, egungoa, konprometitua eta zirrara sortzen duen antzerkia egiten dute, beren buruarekiko zintzotasuna mantenduz beti ere. Andre eta Dorine azken lana lau kontinente eta hogei herrialde baino gehiagotan eskaini dute. identitateaz: nortasunaren galera familiaren baitan. Testurik gabeko ikuskizuna. Munduko estreinaldia.

TANTTAKA-CDNek egindako La calma mágica

Oliverrek, perretxiko haluzinogenoak jan eta gero, etorkizunean ordenagailuaren aurrean lo hartu eta bezero batek burukadak joaz mugikorrarekin grabatuko diola ikusten du. Oliverrek bideoa ezabatzea eskatuko dio bezeroari eta honek errefusatu. Bi burugogorren arteko borroka hori da duintasuna eta bizitzaren esanahiaren bilaketari buruzko istorio honen abiapuntua.

Egilearen aitari, berarekin berriz hitz egiteko nahiari eta pertsonen betiko desagerpenaren errefusari eskainia. Bi plano artean mugitzen da ikuskizuna: benetakoa bata, onirikoa bestea. Sanzolek 3 Max Sari Egile Onenari jaso ditu eta 2013ko Ikuskizun Onenari ere Max Saria  En la luna ikuskizuna dela eta. Gazteleraz goitituluak ingelesez eta frantsesez.

VAIVEN TALDEko Happy End

HappyEnd elkarte klandestino bat da suizidei laguntzen diena beren asmoa bete dezaten, nola eta elkarrekin harremanetan jarriz. Elkartea krisiari esker loratu da baina azkenaldian, kimu berdeen eta baikortasun gero eta handiago baten ondorioz, gero eta gutxiago dira suizidak…

HappyEnd1

Suizidioa, umore beltzez atondua. HappyEnd erretratu lausotu, satiriko bat da, Solanak eta Berlangak egina, higiezinen burbuilaren eraginaren, soldata eskastuen eta zor itzelaren erretratua… HappyEndek eragin hodi-zabaltzailea du, mioerlaxatzailea eta euforia-eragilea da (Javier Vallejo, El País). Gazteleraz goitituluak ingelesez eta frantsesez.

PABELLON 6 – TEATRO MUTANTEk Cabaret chihuahua

Cabaret Chihuahua: krisialdietarako euskal musikal zonbi mexikarra. Durangoko mutil bat auto-istripu batean hiltzen da eta hilobiaz haragoko bizitzara iristen. Bere harridurarako, ikusiko du Chihuahua Kabaretera destinatu dutela, azpimunduko aisiarako areto batera. Han, “katrinizatze” prozesua jasango du, hots, eskeleto bihurtzeko prozesua.

Info gehiago www.dferia.com web orrian

Los comentarios están cerrados.