Gau arabiarra

dFERIAk aurten luzapen bat dauka hasi aurretik. Gazteszena munduko estreinaldia euskaraz Gau arabiarra. Honekin publikoari estrenaldi baten aukera ematen zaio gainera euskaraz, dFERIAko lau egun trino horien janaurreko eszenikoa, non gaztelarezko bertsioa La noche árabe ikusgai izango den astelehenean arratsaldez.

La noche arabe2

Franziskak bere bizitza aldatu zuen bahiketa bat pairatu zuen baina ez da ezertaz oroitzen. Ez daki madarikazio batean harrapatuta dagoela, hiri ziztrin batean; ezta iraganean printzesa arabiarra zela ere. Hiru gizonek atzartzen saiatuko dira, musu banarekin. Eta hiruetako batek aipatua lortuko du.

Iraganaz, bizitakoaz, arbasoez, pertsonek bizitzan zehar bizitzen dituzten aldaketez, memoria primitiboaz eta gizakiaren sinesteez hitz egiten digu lanak. Eta hortik ondorengo galdera: zer egiten dugu gure bizitzan? Zeintzuk gara benetan? Eman diguten papera betetzen al dugu?

Autorea Roland Schimmelpfenning, 20 hizkuntzetan baino gehiago antzeztua eta 40 eszenaratze ezberdin baino gehiago munduan zehar. Alemaniako Else-Lasker-Schüler izen handiko Saria bere lan osoari, merezi zuen autorea daukagu.

HIKA Teatroa, 25 urteko ibilbideko konpainia. KABIA Teatroa, 2006an sortu ikerketa-konpainia gaztea da eta PABELLON 6, Bilboko erakusketa- eta sorkuntza-gunea.

Identitateaz mintzo den ikuskizuna ikuspuntu kalderoniarraz, zer garen uste dugun edo amesten dugun hori gara galdetuz.

La noche arabe3

Dramaturgia eta eskena zuzendaritza Borja Ruízek, Laia Ricartek eta Agurtzane Intxaurragak sinatzen dute.

Euskarazko antzezleak: Ainhoa Aierbe, Ramón Agirre, Cándido Uranga, Martzelo Rubio y Ane Pikaza. Gaztelerazkoa: Ramón Barea, Oskar García, María Goricelaya, Gabriel Ocina eta Ane Pikaza.

Los comentarios están cerrados.