Zer duzu Amy ?

Leire Uchak  Amy Winehouse abeslariari omenaldia eskeintzen dio Zer duzu Amy? ikuskizun honetan. Interpretazioa eta musika uztartzen duen antzerki proposamena daukagu. Daisyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Daisyk, Amyren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta Londreseko Edgwarebury kanposaturaino bidaiatzen du. Han, Amyren hilobiaren aurrean ahots hori ez dela betirako ixilduko erabaki egiten du Amyk.

zer duzu Amy pabellon 005

Oh my God! anteztaldeko Zer duzu, Amy? lanak Donostia Kulturak, Donostiako Euskara Zerbitzuak eta Euskal herriko Antzerkizale Elkarteak sortutako Poltsiko Antzerki Sorkuntza irabazi zuen bigarren edizioan.

Oh my God! proiektuan beste batzuen artean Leire Uchak (antzezle), Eguzki Zubiak (eskena zuzendari), Itziar Markiegik (eskenografia-egile), Ugaitz Alegriak (koreografia-egile) eta Natxo Gómezek (musikari) parte hartzen dute. Leirek indarrez defendatzen du ikuskizuna. Neurrizko interpretatze eraginkorra eginez gauza da publikoa eraman ahal izateko Amyren iraganetik Daisyren orainaldiraino. Gaueko bi emanaldi gelditzen dira, gaur eta bihar Victoria Eugenia antzokiko Klubean, gaueko hamar t’erdietan.

Los comentarios están cerrados.