Haurrentzako antzerkia urte bukaeran

Hemendik urte buekaeraino haurrentzako bi proposamen ikusgai izango dira Donostiako Antzoki Zaharrean. Azaroaren 22an, igande honetan bertan Magia lapurra.

Magia Lapurra webgunerako

Neska gazte batek, magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia….Pianista batek obrari zuzeneko musika jartzen diola, magia eta sorpresaz betetako antzelana.

Abenduaren 26an Txanogorritxo. Charles Perraultek jaso zuen ipuin klasikoaren moldaketa. Gaur eguneratutako testu, forma, irudi eta edukiekin. Dantzek eta abestiek Txanogorritxo lagunduko dute basoko bide ahaztezin, arriskutsu eta dibertigarri honetan. Dibertigarria baina beti begiak erne eduki behar.

Txanogorritxo

Ikuskizun biak euskaraz Antzoki Zaharrean arratsaldeko bost t’erdietan. Donostia Kulturako webgunean ere kontsulta daitezke beste antzokietan izango den eskaintza zabala, haurrentzako den guztia Gazteszena, Imanol Larzabal, Altzan eta abarretan.

Los comentarios están cerrados.