dFERIA2016 sakabanatuz: euskal antzerkia

Egun hauetan egindako errepasoari amaiera emanez Euskal Antzerkiaz arituko gara apunte honetan.

1_fuera

BOROBIL kiak Fuera de juego, gaztelerazko estreinaldia. Futbol final hori irabaztea oso garrantziskoa pertsonaien bizitzan nor den nor erakutsi ahal izateko. Antzezleak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota. Zuzendaria: Anartz Zuazua. Ikuskizuna ingelesezko eta frantsezko goi-tituluekin izango dela Jokoz kanpo bertsioa ere ikusgai izango delarik dFERIAn.

2_fuera

EN2DO PRODUKZIOAK eta KARRA ELEJALDEk Pim pam fuera! estreinatuko dute. Arrazoi ezberdinengatik 4 emakumek kartzelan elkar topo egin. Pim, pam, fuera! komeria latza da. Egungo gizartearen argazki zorrotza. Bizitza kartzelako lehiotik ikusita. Elkarrizketak: pertsona ezberdinen elkar topo eta harremanagatik sortzen diren akordioak eta elkarren laguntzak.

3pim4

TANTTAKA TEATROAk Un beso aurkeztuko du, gaztelerazko estreinaldia. Lorenzok hamabost urte ditu, abegi-familia batekin bizitzera joan da, hiri txiki batera. Han, Antoniorekin maiteminduko da. Hiru pertsonaiak dira maitasun, gorroto eta indarkeriari buruzko obra bikain baten protagonistak. Eta erdian, musu bat. Ikuskizuna ingelesezko eta frantsezko goi-tituluekin izango dela. Besterik Muxua, euskarazko bertsioa ere ikusgai izango da dFERIAn. Elkarriztak: kasu honetan komunikaziorako oztopoak, ezin elkarrekin ulertu eta konpondu.

4Muxu

El florido pensil, neskak ikuskizuna ere Tanttakak sortutakoa da. Gerraondoko Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen du. Emakumeak izan ziren ekintza moralizatzaile horren helbururik nagusiena. Tanttakak egindako gizonezkoen bertsio ospetsua ondoren emakumezkoen bertsioa daukagu hemen.

5_florido

EN2DO PRODUKZIOAK Kitto, yo le dejo aurkeztuko du. Zer uzten dugu, benetan, zerbait utziko dugula esaten dugunean? Amagoia aktorea da, da eta izaten jarraitu nahi du. Baina ama da baita ere, langilea eta emaztea…Euskal Herrian. 40 urte betetzen dituen egunean zera esan du: kito, nik utziko dut. Euzkarazko bertsioa ere ikusgai dFERIAn.

6_kitto

TARTEAN TEATROk ¿Por qué Jamil? aurkeztuko du. Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da, tiroz hil duzula ohean zegoen gizon babesgabe eta desgaitua. Duela gutxira arte zaintzen zenuena, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”. Euzkarazko bertsioa ere ikusgai dFERIAn.

zergatik,jamil

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.