dFERIA 2017: BIVOUAC Cie Victoria Eugenia Antzokian

ERABATEKO ESTREINALDIA dFERIAn

Bivouac Compagniek (Frantzia) ‘A CORPS PERDUS’ aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian astelehenean, martxoaren 6an.

Victoria Eugenia Antzokiaren koprodukzioa eta egoitzaldia, Baionako Escène Nationalekin lankidetzan, DSS2016ren Mugalariak proiektuaren barruan. OARAko kaguntzarekin aurkeztutako proiektua dFERIAn. Bourdeosen kaleko bertsioa estrenatu zen. Orain antzokietarako bertsioa estrenatuko dute dFERIAN.

A CORPS PERDUS2

Horra masta protagonista eginik, espazioa aldatzeko eta agertokian zehar higitzeko, nola higituko litzatekeen ikusmena gauzen gainetik. Sorkuntza bat higidura etengabean, egokitze etengabean; izan ere, bizitzan bezala, dena higitzen da, dena da oreka behin-behineko eta ezegonkor. Masten eta gorputzen higidura bakoitza bestearen bilaketa da, ikuspuntu bat adieraztea bizitzari eta bizitzako paradoxei buruz, etsipenari ihes egiteko eta askatasun-nahiari men egiteko saio bat.

‘A corps perdus‘-en, drama, zuzeneko musika, dantza-higidura eta zirku-teknikak nahasten dira, mundu errealaren isla den unibertso fantasiazko eta poetikoa sortzeko. Nabarmentzekoa Judit Argomanizen lankidetza ikuskizunaren koreografia sortzerakoan.

A corps perdus2_Tristan Martineau

Benjamin Lissardy (idazlea eta antzerki-zuzendaria), Maryka Hassi (akrobata, masta txinatarra eta komediantea) eta Maureen de Brown (autorea, diseinatzailea, soka eta masta txinatarra) dira Bivouac-en sortzaileak; Bordelen sortu zuten, 2008an. Franziako Zirku Berriko konpainia gazte goraldian datorrena da Bivouac.

Datuak:
Victoria Eugenia Antzokia, martxoaren 6an, astelehena
Zirku berria
Testurik gabe
65 minutu

Los comentarios están cerrados.