Eskolatik antzokira: haurrentzako emanaldiak


Eskolatik Antzokira Donostia Kulturak sustatutako programa didaktikoa da, ikasle haur eta gazteei zuzendua. Antzerkiaren inguruan haur eta gazteen sentinkortasuna eta hezkuntza garatzea du helburu. Arte eszenikoen mundua gure inguruko ikasleei hurbiltzeko, eta haien prestakuntza pertsonal eta akademikoaren aurrerabidean lagundu nahian, programazio askotarikoa eta kalitatezkoa diseinatu dugu, haietako batzuentzat lehen esperientzia ahaztezina gerta dadin.

Gehiago irakurri

Pozaldiak


Aurrera doa abuztua, eta hementxe jarraitzen dugu, hala behar du eta. Eta gainera, gozatuz eta pozaldi bat edo beste hartuz. Oraingoan, ikus-entzule helduentzako euskal antzerkiaz ari naiz. Gauza jakina da euskarazko ekoizpenek, haurrentzat direnean, erantzun ona edo oso ona izan ohi dutela ikus-entzuleen aldetik. Badira ekoizpen interesgarriak, kalitatezkoak eta arte-sentiberatasun handikoak. Produkzio horietan, arte- eta hizkuntza-helburuak parean doaz garrantzi aldetik. Euskara erakargarri garrantzitsua da antzokiak betetzerakoan. Zailagoa da antzokia betetzea euskarazko proposamenak ikus-entzule helduei zuzentzen zaizkienean.

Gehiago irakurri