Datorren astelehenean, martxoak 10 hasiko da dFERIA, Donostiako arte eszenikoen feria

Martxoaren 10etik 13ra Donostia antzerkiz eta dantzaz jantziko da. Lau egunetan zehar, jatorri ezberdineko 26 konpainiak hiriko agertoki anitzetan euren ikuskizunak eskainiko dituzte. Besteak beste, Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharrean, Egia, Antiguo eta Intxaurrondoko Kultur Etxeetan, eta Atano III Frontoian.

Mugak da edizio honetako gai nagusia, hitzaren zentzurik zabalenean: herrialdeen arteko mugak, belaunaldien arteko mugak, gizartean sortzen diren mugak…

Zuzenean edo zeharka, konpainia ugarik landuko du gai hori ferian zehar. Mugak generoaren ikuspegitik ere interpretatu daitezke. Edo arrazen ikuspuntutik, edo arteetatik ere bai.

18 estreinaldi XX. edizioan. Ferian zehar ikusi ahal izango diren 26 ikuskizunetatik, 18 estreinaldiak izango dira era batera ala bestera. Beraz, dFERIA aukera paregabea izango da proposamen berriak aurkitzeko.

14 euskal konpainia. dFERIA, mugarik gabe, kanpora eta etxera begiratzen duen feria da. Hala, 14 konpainia euskaldunak dira, hemengo konpainien emankortasunaren adierazle.

Sarreren salmenta

Martxoaren 9ra arte:
– Victoria Eugenia Antzokia: 18€ eta 10€
– Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia K.E.), Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.), Intxaurrondo K.E., Victoria Eugenia Club, Atano III Frontoia: 10 €

dFERIAn zehar:
– Victoria Eugenia Antzokia: 20€ eta 12€
– Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia K.E.), Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.), Intxaurrondo K.E., Victoria Eugenia Club, Atano III Frontoia: 12 €

Sarrerak leku hauetan eskura daitezke:

Martxoaren 9ra arte:

– Victoria Eugenia Antzokia: 11:30 –13:30 / 17:00 –20:00
– Antzoki Zaharra: 11:30 –13:30 / 17:00 –20:00

dFERIAn zehar:

– Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan 11:30etik 13:0era eta, 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.
– Antzoki Zaharreko leihatilan 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.
– Gazteszena (Egia K.E.), Imanol Larzabal (Lugaritz K.E.), Intxaurrondo K.E. eta Atano III Frontoiko leihatiletan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.
– www.kutxasarrerak.net

Ordu Gaztea: ikuskizunaren aurreko 30 minututan, sarrerak 3€ra 30 urtetik beherakoentzako.

Los comentarios están cerrados.