dFERIA: antzerki +

dFERIA 2015i errepasoa eginez jarraitzen dugu. Orain Euskal Herritik ez datozen bestelako antzerki proposamez arituko gara.

DELICIA

SEDA PRODUCCIONESek egindako Delicia

Deliciaren unibertsoa osatua eta ia erabat itxita dago, han ez da beste inorentzako lekurik… horregatik, alaba eta biloba bisitan doazkionean esateko ezen bere etxetik alde egin behar duela, berak jarriko direla-eta han bizitzen, bere burua defendatu beharko du. Estreinaldia Euskal Herrian.

CIA FERROVIARIAko Equus

Equus norbanakoaren bakardadeaz mintzo zaigu funtsean; bakardadea, markaturiko eta ezarritako bidetik ibiltzera bultzatzen gaituen gizarte “bezatu”aren aurrean, non “desberdina” baztertu egiten baitute eta mekanismo batzuk baitaude hura “normaltasun”era bideratzeko. Estreinaldia Euskal Herrian.

Equus3

Drama honetan, Shafter-ek Apoloren eta Dionisosen arteko gatazka planteatzen digu; batetik, arrazionaltasuna eta ordena; bestetik, askatasuna, bridaririk eza eta instintuak.

L’OM-IMPREBISek prestaturiko Un obús en el corazón

Dei bat gau erdian. Norbaitek, telefonoaz handik, “zatoz” esan du. Wahab kanpora atera da. Hiri arraro bat. Hotzak betileak izozten dizkio. Sorterriko beroa datorkio gogora. Nork deitu dio? Zer gertatuko da? Baina Wahabentzat, beharbada, sorterritik alde egin behar izan zuenean hasi zen dena, beroa han utzita, amaren aurpegiaren nolakoa ahaztu zuenean… obus batek bihotza zulatu zionean.

Un obús en el corazón2

Bakarrizketa sendoa idatzi du Wajdi Mouawad-ek, egungo antzerki-panoramako autore funtsezko batek, eta Hovik Keuchkerian-ek debuta egiten du antzerkian lan honekin.
Wajdi Mouawad (Líbano). Autorea. Mundu guztia harritu zuen Incendies lanarekin; lan hartan oinarritu zen 2010ean Oscarrerako izendatu zuten filma. Santiago Sánchez (Valentzia). L’Om Imprebís konpainiaren zuzendaria. Tío Vania, Calígula, Quijote, Galileo… Hovik Keuchkerian (Libano). Aktorea. Alacrán enamorado filmean hartu zuen parte, eta errebelazio-aktorearentzako Goya sarirako izendatu zuten. Estreinaldia Euskal Herrian.

IL MAQUINARIO TEATROko El hombre almohada 

Herrialde totalitario izengabe batean, Katurian, haurrentzako ipuin makabroak idazten dituen emakume bat, polizia-bikote baten galderei erantzuten ari zaie, hirian haurren zenbait hilotz agertu direla-eta. Emakumea saiatzen da frogatzen errugabe dela, baina dena aldatzen da aldameneko ziegan ahizpa preso dutela jakiten duenean. Ahizpak gaixotasun psikologiko latz bat du umetan jasandako tratu txarren ondorioz eta hura ere galdekatzeko asmoa dute. Katurianek eginahal guztiak egingo ditu harekin harremanetan jartzeko.

tn_O home almofada007

TEATRO MLADINSKOko ¡Maldito sea el traidor a su Patria!

Jugoslavia ohiaren desagerpenari buruzko istorioak garatzeko antzerki-laborategia. Izenburua desagertutako herrialde horren ereserkiaren azken bertsoa da. Gerraz eta trauma politikoez baliatzen dira galdera unibertsalak egiteko: askatasun artistikoaren eta sozialaren arteko mugak, norbanakoaren eta taldearen erantzukizuna, tolerantzia eta estereotipoak.

Benetakoa, konprometitua, garrantzitsua, baldarra, politikoa, postmodernoa den antzerkia. Ikuskizunak Balkanetako tabu arriskutsu, orokor eta zehatzen aurka egiten du eta zintzotasun osoz egiten du aipatua, urdailean hartu muturreko baten efektu berdina lortuz.

Maldito sea el traidor a su patria_Theatre Mladinsko (7)

Mladinsko Theatre 1955ean sortu zen. Ljubljanako lehen antzoki profesionala izan zen haur eta gazteentzat. 80ko hamarkadan konpainia garaikidea bilakatu zen, ikusle gazteei zuzendua, bere jarduera diziplina anitzeko ikerketan eta asaldura politikoan oinarrituz. 2008 ENBAXADORE KULTURALA Sari europarra jaso zuen konpainiak.

Estreinaldia espainol Estatuan. Esloberaz goitutuluekin euskaraz eta gazteleraz. Identitatea: Yugoslabia ohiaren desagerpenari buruzko istorioak garatzeko antzerki-laborategia.

DE LA PURISIMAk De la Purísma

De la Puríssima musika-laukote bat da, Julia de Castro, Miguel Rodrigañez, Gonzalo Maestre eta Jorge Verak osatua. Ezaugarri hauek ditu: berrikuntza, genero-nahasketa, eszenaratze ondo zaindua, umore-sena, probokazioa eta ikus-entzuleekiko jokoan sartzea.

545781e2f38d4-JULIA DE CASTRO. FLAMENCAS 38

Cupléari esker, agertokia jokaleku bihur daiteke, agerian jar daiteke emakume baten poesia haragikoia, nola egiten baitzuten XX. mendearen hasierako jainkosa haiek. Lana gogor eginez eta inspirazioari esker, jazzak musika-estilo baten gorenera darama genero ezdeus bat, cuplea, eta gaur egungo harmoniek arriskutsu bezain fin bihurtzen dute proiektu hori.

Info gehiago www.dferia.com web orrian

Los comentarios están cerrados.