Abuztuan buru belarri

Donostiako udako antzerki programazioa aurrera doa. Aste Nagusiko hatsak eta ajeak pasata antzezlanez beteriko aste berri honi aurre eman behar diogu, askotariko antzerki aste interesgarri honi.

00VEA_la_plaza_del_diamante_fotosergioparra

Lolita Floresek astelehen eta asteartean ausardiaz Victoria Eugenia antzokian La plaza del diamane aurkezten du. Emakume bat galduta sentitzen da Bartzelonan, gerraondoan… Banku urtetsu batean eserita, berbena baterako moduko plaza batean, Lolitak bizia eta ahotsa ematen dizkio Colometarik samur eta benetakoenari, Juan Ollék Mercè Rodoredaren lan bikainaren gainean egindako egokitzapenean. Oso interpretazio trinkoa konpromisozko testuaren aurrean.

Antzoki bereko Klubean Amets zirkua salgai !  Xorroxin eta Azken pailazoek beren Amets zirkua dute. Euskal Herria osoan ibili dira emanaldiak eskaintzen hainbat euskal artistarekin batera. Baina azkenean erabaki gogor bat hartu behar izan dute, zirkua itxi eta salgai jartzea. Gaurkoa izango da zirkuaren azken emanaldia. Zirkuaren azken taupadak bizi dituztela sentituko dute. Bizitzaz mintzatzen den gazi-gozo komeria. 6 gaueko emanaldi euskaraz. Bera ere bideari amaiera iritsi den ikuskizuna ikusgai.

Amets_zirkoa_1

Asteazkenetik igandera Victoria Eugenia antzokian El Eunuco ekoizpena. Atenasen, gazte suhar bat emakume esklabo batez maitemintzen da. Esklaboaren ugazabandreak maitale bat du, eta hark oparia egin nahi dio emakumeari; zer, eta eunuko bat, azkenean… Igarkizun hau pertsonaia erotu batzuek osatzen dute; maitasunak, diruak, grinak, harrokeriak, zeloek eta gaizki ulertuek erotutako pertsonaia batzuek. Terentzioren Eunuchusen bertsio gaurkotu bat, erritmo ezin biziagokoa. Bederatzi aktore lanean, eta, horien artean, Pepón Nieto, Anabel Alonso eta Alejo Sauras. Klasiko lana bilatu ezkero zailago baina ondo pasatzea eta parrez lehertzea aseguratuta. Elenko ona, ikuskizun landua. Ahaztu baino lehenago esan Pepon Nietok Max saria irabazi zuela interpretazio onenari lana honengatik.

VEA_el_eunuco

Amaitzeko La novia de papá ikuskizuna Antzoki Zaharrera ailegatuko da. Halako batean, zer eta maitemindu egin zara… Eta ia konturatu gabe, iparra galtzen hasi zara, grabitatea, zeure burujabetzaren zaintza… La novia de papá ikuskizunak elenko berria aurkeztuko du Donostian. Aktore taldea aldatu da: Marian Aguilera, Lucía de la Fuente, Mariola Fuentes, Nadia de Santiago, Antonio Zabálburu eta Rodrigo Sáenz de Herediak osatzen dute. Horrelako gorabeherak ez dira batzuetan udan gertatzen direnak ez dira batere desiragarriak baina benetakoak dira. Aukera eman diezaiogun elenko berriari.

AZ-la-novia-de-papa03

Eskeintza zabala eta kuriosoa abuztu donostiarra honetako barne-muinetan.

Los comentarios están cerrados.