Akitania-Euskadi Euro-eskualdeko kultur eragileen arteko lokarriak bermatzeko asmoz, OARA leihoa eratu genuen iaztik hona.
Akitanian dauden ekoizpenak agertarazteko. Aurten bi ikuskizun ikusgai:
LE COLLECTIF KIAk Ether aurkeztuko du, estreinaldia Estatuan. Ether desorekaren experientzia daukagu. Ether espazioaren ikerketa da, alegiazko murgiltze koreografikoa da. Lurralde grafiko eta oniriko horren izena Western da. Elkarrizketak: ikus-entzunezko lanak pisu handi baitu eta harreman estua planu eszenikoarekin. Dantza proposamena.
THEATRE DU RIVAGEk A la renverse aurkeztuko du. Hau ere estreinaldia Estatuan. Zergatik egiten dute topo beti banku urdin horretan, itsasoaren aurrean? Bizitza oso bat, gertaeraz betea, dei indartsuei aurre egin ezinik, denbora aurrera doalarik alde guztietarantz. Amodiozko istorioa. Obra bikaina, bi aktore gazteren eskutik.
Azpimarratzekoa publikoa eskenaren alboetan eseriko dela. Frantzian 400 emanaldi baino gehiago eskeini duen ikuskizuna. Euskaraz eta gaztelerazko goi-tituluekin izango da. Elkarrizketak: komunikazioa edo honen falta amodiozko harremanetan. Antzerki proposamena.