Solitudes Victoria Eugenia antzokian

Kulunka antzeztaldeak SOLITUDES aurkeztuko du datorren ekainaren 11ean Victoria Eugenia antzokian.

VEA-Solitudes-kulunka

Istorioa bakardade mota ezberdinei buruz mintzatzen da. Gizon alargun zahar bat, bere semea eta iloba, eta semea zaindu ahal izateko kalean prostituitzen den emakumea… Bizirik irauten saiatzen dira guztiak, belaunaldien arteko inkomunikazioan bizi den gure gizartean

Eszena-hizkuntza ezberdinekin esperimentatzen duen konpainia gipuzkoar gaztea da Kulunka. Bizia, egungoa, konprometitua eta zirrara sortzen duen antzerkia egiten dute, beren buruarekiko zintzotasuna mantenduz beti ere. Andre eta Dorine azken lana lau kontinente eta hogei herrialde baino gehiagotan eskaini dute.

solitudes3.min

Testurik gabeko ikuskizuna. Munduko estreinaldia dFERIA 2015eko markuan izan zen. DSS2016k eta Donostia Kulturak elkarlanean egindako programazioaren partea da. Oso ikuskizun bitxia eta ederra daukagu.

Los comentarios están cerrados.