dFERIA 2017: MEDEA Victoria Eugenia Antzokian

ERABATEKO ESTREINALDIA dFERIAn

MEDEA (Pilar Távora). Senekaren eta Euripidesen lanetan oinarritua, flamenkoaren konpasean eta tempoan kontatzen da Medea tragedia.

MEDEA gizakiari buruzko gogoeta bat da, zenbait alderditatik egina. Pilar Távorak EMAKUMEAri ematen dio protagonismoa, emakumeen mundua azpimarratzen du nabarmen, emakumeen askatasun-gogoa, eta aspalditik datorren ARTE andaluzaren –andaluz eta unibertsalaren– bitartez egiten du hori: FLAMENKOaren bitartez.

Pilar Távorak berak egin du egokitzapena, eta bera da zuzendari eszeniko eta koreografikoa. Medearen rolean, Adela Campallo bailaora, eta Jasonenean, berriz, Amador Rojas.

MEDEA1

Pilar Távora Salvador Távora dramaturgo ezagunaren alaba da, Sevillan jaioa. Espainian zinea, antzerkia eta telebista egiten duten emakume zuzendari bakanetako bat da; bere ekoiztetxea du eta, beraz, autorea eta enpresarioa da. Psikologoa da ikasketaz, eta sari asko jaso ditu bere ibilbidean, Espainian zein nazioartean.

Film luzeak: Madre amadísima, Yerma,…Zine-dokumentalak: Andalucía en el Teatro de Salvador Távora, Nosotras, femenino plural, La huella indígena… Fikziozko film laburrak, telebistako magazinak, De año en año (TVE) eta Gitanos andaluces (RTVE) telesailak…Telebistarako egindako antzerki-ikuskizunak, antzerki-ikuskizun flamenkoak, hala nola El amor brujo, Sevilla Sevillako Nazioarteko Zine eta Kirol Jaialdia inauguratzeko eta amaiera emateko, Cinco lunas para el Romancero… Ezin konta ahala lan eta proiektu, ibilbide sendoaren mugarri artegintzan eta enpresario gisa. Denek ere kultura andaluz eta espainiarraren erreferente bihurtu dute Pilar. Duela 16 urte Flamenko Bienalean aurkeztu zuen Medea, oraingo honetan irakurketa berria egiten du.

DENBORA (leit motiv). Ikuskizun honetan aipatzekoa DENBORAGABETASUNA daukagu. Boterea, justizia, mendekua, askonahia, denboragabeak dira. Beti izan dira hor, beti izango dira, eta beti kokatu beharko dugu haien aurrean.

Dantza (flamenkoa)
Testurik gabe
85 minutu
Andaluzia

Los comentarios están cerrados.