Leire Uchak Amy Winehouse abeslariari omenaldia eskeintzen dio Zer duzu Amy? ikuskizun honetan. Interpretazioa eta musika uztartzen duen antzerki proposamena daukagu. Daisyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Daisyk, Amyren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta Londreseko Edgwarebury kanposaturaino bidaiatzen du. Han, Amyren hilobiaren aurrean ahots hori ez dela betirako ixilduko erabaki egiten du Amyk.