13

Ira / 2011

Zamaontzia, Iñigo Aranbarri

Autorea: arantxa

Zamaontzia_azalaZamaontzia
Iñigo Aranbarri
Susa, 2011
191 orrialde. 17,50 €
ISBN: 9788492468300

Zamaontzia eleberriko protagonista nagusiak Vallejo familiako hiru kide dira: Nerea Vallejo, Nerearen aita eta Mateo Vallejo, Nerearen aitita. Bilbo inguruan bizi dira, Abra itsasadarreko herri batean, non bertako portuan Serenity Star zamaontzi matxuratuak hilabete luzeak egingo dituen bere hamalau marinelekin. Liburuaren gai nagusien artean bakardadea, distantzia, abandonatutako jendea, memoria, ostutako haurrak… aipatuko nituzke eta ardatz horien inguruan paralelismoak sortuko dira. Adibidez, Vallejo familiako Nerea aitarengandik sufritzen ari den abandonua eta Serenity Star zamaontziko marinelak sufritzen ari diren utzikeria.

Ostutako haurra izaten ikasi ez duen agurea; nabierak, administrazioak eta lankideek abandonatutako marinela; aitak bazter utzitako nerabe lagunbako bat. Ez ginen denok akaso sentipen berdintsuen bila ari, ez ziren bataren gabeziak beste guztionak?” 179-180 or.

Susa argitaletxearen eskutik kaleratua, Zamaontzia Iñigo Aranbarri, idazle azkoitiarraren hirugarren eleberria da, aurretik idatziak ditu Emon biar yako (1994) eta Zulo bat uretan (2009). Eleberriaz gain poesia eta kronika ere idatzi ditu: Jonas Poisson (poesia, 1986), Dordokak eta elurrak (poesia, 1989), Gerraurreko literatur kritika (saiakera, 1996), Zapata-ren oihana (kronika, 1997), Harrien lauhazka (poesia, 1998), Gure mende (saiakera, 2000), Hitzak eta giltzak (saiakera, 2001), Sakabi, soinu txikiaren handitasuna (biografia, 2003), Loiolarik ez balitz (saiakera, 2005), Hizlandia (artikuluak, 2006). Donostia Kulturako liburutegien katalogoan Aranbarriren liburuak eskura dauden kontsultatzeko aukera ematen da.

Urriaren 6an, iluntzeko 19:30ean Iñigo Aranbarrik Zamaontziaren aukezpena egingo du Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik).

Irakurri gehiago: Zamaontziaren kritikak Armiarma web atarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude