29

Ira / 2011

Saga de Tramórea, Javier Negrete

Autorea: maitep

Tramoreako saga

Fantasia epikotik zientzia fikziora

Lau dira 2003tik 2011ra argitaratutako liburuak saga honen barruan: La Espada de Fuego, El espíritu del mago, El sueño de los dioses eta El corazón de Tramórea.

Tetralogia hau bere originaltasunagatik nabarmentzen da batik bat: fantasia epikoaren ezaugarriak betetzen ditu guztiz lehenengo liburuetan (alegiazko mundu bat non teknologiarik ez duten ezagutzen, erdi aroan girotutako ingurua, magoak, irudizko izakiak, ezpataz lehiatzen diren heroiak…); baina, gero, azkeneko liburuan, aurrekoetan azaltzen diren galdera eta enigma orori erantzuteko zientzia fikzioan murgiltzen da bete-betean, eta zientziaren eta tekonologiaren ikuspuntutik modu sinesgarrian gainera. Guztiz ustekabekoa, beraz, eta harrigarria hasiera batean, baina Javier Negretek era ikaragarrian konpontzen duena. Sekulakoa.

Ezinbestekoa fantasia epikoa eta zientzia fikzioa gustukoak dituztenentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude