11

Urr / 2011

3 Mariak, Arantxa Urretabizkaia

Autorea: arantxa

Arantxa Urretabizkaia
3 Mariak
Erein, 2011
192 orrialde. 15,50 € e-book 8,50 €
ISBN 9788497466394

Arantxa Urretabizkaiaren eleberri honetako protagonista nagusiak adinean sartutako hiru emakume dira. 3 Mariak txikitan lagunak izan ziren eta bizitzan zehar bakoitzak bere ibilbidea egin du. Zahartzaroan, 80 urte bete ondoren berriro topo egingo dute, hainbat arazo dituzte eta bizimodu berri bat bilatzen saiatuko dira.  Protagonista nagusia Maria Alkain Txuri da. Arrantzale batekin ezkondu zen eta bizitza osoa familia zaintzen ibili da. Orain alargundu ondoren, bizitzari beste modu batean heldu nahi dio. Bide horretan oztopo handiak aurkituko ditu baina txikitan lagun izan zuen Marigorriren ondoan mundu berri bat deskubrituko du. Hirugarren Mariak, Marihandik beste egoera guztiz diferente bat ezagutu du, gaztetan herritik alde egin zuen eta Madrilen zahar etxe batean bizi da.

Gutxienez, abantaila hori badu zahartzaroak, batzuetan gaztetan egin ez zenuena egiteko ausardia ematen dizula, baldin eta bidean guztiz bezatu ez bazaituzte.” Edizio elektronikoaren 27 orld.

Urretabizkaiak liburuaren aurkezpenean aipatu zuen nobela honek kutsu autobiografikoa duela, alegia,  berak bere etorkizuna horrelakoa izatea nahi du. Zahartzaroaren ikuspegi diferentea da hain zuzen, liburu honen alde aipagarria.

Informazio gehiago dossierrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude