21

Abe / 2011

Xabier Lete, (Auto)biografia bat

Autorea: arantxa

Liburuaren azala

Xabier Lete
(Auto)biografia bat
Alberdania, 2011
214 orrialde. 18,50 €
ISBN 9788498683295

Xabier Leteren (1944-2010) heriotzaren urteurrenean Inazio Mujika Iraolak hainbat elkarrizketa, artikulu, eta testu autobiografikoetan oinarritutako (Auto)biografia bat liburua prestatu du. Atalez atal, Xabier Lete bera izango da lehen pertsonan bere haurtzarotik hasi eta bizi izandako ibilbidearen berri emango diguna: kantagintza eta Ez Dok Amairu taldea, poesia, bizitza politikoa, kulturgintza, sinismena eta erlijioa, hainbat gai jorratzen ditu.

“Kantu bat zer den? Ba oso gauza xinplea. Hiru edo lau minutuan zerbait esanguratsua esateko eta emozio batzuk adierazteko ahalegina. Kantua niretzat hoti da, ez du beste misteriorik. Kantua, niretzat, batez ere hitz batzuk dira, eta hitz batzuen garrantzia, eta hitz horiek esaten dutena; eta gero musikak laguntzen dio. Kantua niretzako hori da… Emozio batzuen eta pentsamendu batzuen instrumentu edo tresna bat.” 60 orld.

Liburuaren erdialdeko argazkietan Leteren bizitzako hainbat irudi agertzen zaizkigu.

Azkenik, Xabier Leteren diskografiatik Haizea dator iparraldetik aukeratu dugu, zein da zuen abesti faboritoa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude