18

Urt / 2012

San Sebastián 1912

Autorea: arantxa

San Sebastián 1912
Carlos Blasco Olaetxea, Lola Horcajo Calixto, Juan José Fdez. Beobide
2011, nº 1
246 orrialde. 20 €

San Sebastián 1912 izenburua duen argitalpen berri honek duela ehun urteko Donostiaren historiari errepasoa egiten dio. Marino Tabuyo, Sociedad de Fomento, Maria Cristina Hotela, Francisco Urcola Lazcanotegui, Victoria Eugenia Antzokia, La Perla del Océano, Igueldoko funikularra eta Topo delako trenbidearen sorrerako gora-beherak, planoak, argazkiak eta informazio osagarria eskaintzen da. XX. mendearen hasiera aldaketa garaia izan zen Donostian, hiriaren zabalgunea eraikiko da eta turismoa indartuko duten zerbitzuak sortuko dira. Editoreek bilaketa lan handia egin dute garai hartako dokumentazio biltzen duten artxibategi eta liburutegietan. Argitalpen honen aurretik Donostiako dendei buruzko beste hiru argitalpen kaleratu dituzte: 1. Pastelerías con historia. 2. Comercios donostiarras. 3. Ultramarinos, Coloniales y similares. Horrekin batera, Comercios donostiarras web atarian Donostiako denden datu base zabala eskaintzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude