08

Mar / 2012

La acabadora, Michela Murgia

Autorea: arantxa

Michela Murgia
La acabadora       

Salamandra, 2011

188 orrialde. 15€

ISBN 9788498383775

Larraitz Idarretak, Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

La acabadora izenburua duen eleberri honetan Bonaria Urrai eta bere “bihotzeko” alaba Mariaren istorioa kontatzen digu Michela Murgia idazle gazteak.  Italiako Sardinia irlan kokatua dago zehazki, 1950 hamarkada inguruan. Heriotza eta eutanasia erabat presente dagoen eleberria izan arren oso atsegina eta irakurterraza da, modu poetikoan kontatua baitago. Famili arteko erlazioez eta adopzioaz ere hausnartzen du. Sardiniako  gizartea eta bizimodua  nolakoa zen ere ederki islatzen du bide batez.

Michela Murgia (1972) Sardinian bizi da, ikasketa teknikoak egiteaz gain teologiako ikasketak ere burutu zituen. Bere lehenengo eleberri honekin Italiako saririk ospetsuenetarikoa irabazi du, “Campiello” saria.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude