15

Mar / 2012

Hospital Civil de San Antonio Abad, Manuel Solórzano

Autorea: Anele

Manuel Solórzano Sánchez
Hospital Civil de San Antonio Abad

Hospital Universitario de Donostia-San Sebastián, 2011

80 orrialde.

Manuel Solórzano Sánchez, osasun laguntzaile teknikariak, idatzi duen liburuak Donostiako San Antonio Abad eritetxe zibilaren historia jasotzen du. 1787. urtean sortu zen Carlos III-ak emandako ordenantzari esker, eta Donostian izandako beste ospitalen aipamenak ere egiten ditu, San Bartolome mendixan kokatuta zegoen San Lazaro ospitalea izanik zaharrena, 1485. urteko dokumentuetan aipatutakoa.

San Antonio Abad eritetxeak hainbat kokapen izan zituen eta 1878an erabaki zen Manteo baserriko lurretan Ospitale Orokor berria eraikitzea. 1882. urtean Jose Goikoa arkitektoak ezagutarazi zuen bere proiektua eta 1887ko urtarrilaren 20an inauguratu zuten.

“Allí se daba atención preferente a los enfermos pobres de la Capital, a los acogidos de la Misericordia y a los enfermos provinciales. Tenía habitaciones para distinguidos, comunes y para el personal de la casa: sala de maternidad; quirófano; y los servicios pertinentes. Se atendía a los enfermos crónicos y quirúrgicos; a las embarazadas y parturientas de la ciudad y de la provincia…”

Ireki zutenean bi lekaime elkartek zeramaten kudeaketa: batek ospitalea eta besteak erruki-etxea. Beranduago biak banandu egin ziren.

1922. urtean erizain eskola sortu nahian zebiltzan ospitalean eta 1931an hainbat eskubide onartzen zaizkie hauei. Erizainen berrantolaketa izango da eritetxe honen meritu handienetakoa.

1939an ospitaleko zabaltze lanei ekingo zaie. 1953.ean tuberkulosoak Amarako Torax osasun egoitzara pasako dira eta 1959ko maiatzaren 21ean San Antonio Abad ospitalea itxi egin zen, 1960an Amarako ospitale probintziala eta Arantzazu erresidentzia inauguratuz, gaur Osakidetzako sarean integratuak. Pixka bat beranduago San Antonio ospitalea eraitsi eta Gros Auzoko Nafarroa Etorbidearen zabalunea eraiki  zuten.

Liburuak eritetxean lan egin zuten sendagile, erizain, botikari, praktikari… aipatzen ditu eta argazki historikoz josia dago. Badu ere dokumentazio interesgarria, hala nola, egoitzaren barne araudia eta zenbait bitxikeria: gaixoen dietak…

Gure hiriko historia hobeto ezagutzeko aproposa. Okendo kultur Etxean aurkeztu zen abenduaren 15ean eta Donostia Kultura-ko zeinbat liburutegitan eskuragarri duzue edo internetetik jaitsi daiteke osorik hemen klik eginda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude