24

Api / 2012

Amaren eskuak, Karmele Jaio

Autorea: Ainhoa

Karmele Jaio
Amaren eskuak
Elkar,  2006
206 orrialde . 17,80 €
ISBN 8497833422

Liburu honen protagonista ama da, Ospitalean lo dagoen ama, noizean behin begiak ireki eta hitzen batzuk esaten dituen ama. Inguruan izango ditu beti bere alaba, Nerea, eta bere ahizpa, Dolores, noiz esnatuko den zain.
Amaren gaixotasuna dela eta, Nerearen bizimodua hankaz gora jarriko da batpatean egoera berriari aurre nola egin asmatu egin beharko duelarik, eta horrek eragina izango du beregan eta bere ingurukoengan.
Nerearen ikuspuntutik dago kontatua istorioa, baina ama da,esan bezala, istorioaren oinarri eta eragile. Egun 35 urte inguru dituen Nerearen bizitza zer-nolakoa den ezagutuko dugu, baina baita bere haurtzaroko zenbait kontu ere, bere amarekin txikitan bizi izandakoak gogoratzen dituenean.

Amak susperraldietan esaten dituen hitzek, esaldiek lagunduko digute amaren irudia osatzen, Nerearentzat ere ezezagunak diren hainbat kontu ezagutuz. Amaren eskuak behin eta berriro agertzen dira istorioan zehar, batzuetan alaba txikiaren kokotsa altxatzen, beste batzuetan ospitaleko izaretan agertzen den izena estaltzen, ingurukoak ez kezkatzea bilatuko balu bezala.
Atseginez irakurtzen den nobela da, iragana eta orainaren artean jauzika dabilena, bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu. Sentimenduak ugari agertzen dira eta ama-alaben harremanetan sakondu nahi du idazleak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude