28

maiatza / 2012

Hitler: la novela gráfica, Shigeru Mizuki

Autorea: arantxa

Hitler: la novela gráficaShigeru Mizuki
Hitler: la novela gráfica
Glenat, 2009

276 orrialde
. 12 €
ISBN 9788483579565

Rubén Vidal Aranguren, Ernest Lluch Kultur Etxe liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

Bitxia benetan genozida ezagunari buruzko komiki biografiko hau, Shigeru Mizuki marrazkilari japoniarrak sinatutakoa hain zuzen (mangaren maisua ekialde urrunean, baina ez oso ezaguna mendebalde gertuan). Irakurtzen hasterakoan, ordea, ez zaio alde onik antzematen. Marrazki narratsei, atzekoz aurrera irakurri beharra (Japonian egin  ohi den legez) gehitu behar baitzaio. Baina gaia interesgarria izanik (eta letra urria) aurrera segitzea erabaki genuen. Eta bai ederki erabakia, bai horixe. Batez ere jakinda egileak berak Bigarren Mundu Gerra gertutik bizi izan zuela. Hain gertu non ezker besoa ere galdu baitzuen. Xehetasun honek badu bere garrantzia, izan ere, Mizuki jaunak, ezkerra izanik, eskubiarekin marrazten berrikasi behar izan zuen, alajaina. Eta antzematen zaio, noski. Baina gauzak horrela, arestian abstrakto samartzat jotako marrazkia, orain berriz, giza borondatearen garaipena iruditzen zaigu.

Eta zer esan narrazioari buruz? Bada, historia eta biografia batzen dituen laburpen mundiala dela (Hitleren bizitza osoa + Bigarren Mundu Gerra, 200 orrialdetxoetan, dena prezio berberagatik, nork gehiago eskaini?). Akaso, idazlea protagonistarekin etorkorregia dela? Izan liteke. Baina horrek berak gizatiarragoa bihurtzen du. Hortaz, errudunagoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude