04

Eka / 2012

Solo en Berlín, Hans Fallada

Autorea: arantxa

Portada del libro Solo en BerlinHans Fallada
Solo en Berlin
Maeva, 2011

575 orrialde
. 22,50 €
ISBN 788415120056

Rubén Vidal Aranguren, Ernest Lluch Kultur Etxe liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

Hans Falladak ikaragarrizko elaberria eskeintzen digu oraingo honetan. Mila aldiz errepikatu da hogeitalau egun besterik ez zituela eman hau idazten, baina horrelako balentria egin behar da gero, txo. Noiz edo noiz antzeman dakioke oso gutxi berridatzi zuela eta orrialderen bat edo beste idazmakinatik batere zuzendu gabe atera zela. Bost axola, horrek berak ematen baitio indarra eta erakargarritasuna kontakizunari; aitzitik, txorakeriak alde batera utzi izana eskertu behar diogu behin eta berriz Fallada jaunari. Eta aipatutako hau dena egia dela suertatzen bada, orduan, Hans, motel, handia haiz gero.


Bestalde, 40. hamarkadako Berlinen irudikapena ezin du izan garbiagoa. Ezta ilunagoa ere. Nobela beltza bezala sailkatua, ez dira ugari honakoa bezain beltzak, baina adi, zeren ez da ohiko polizia-nobela. Hilketak, poliziak eta salatariak egon badaude. Egon ez daudenak, ordea, Mike Hammeren tankerakoak edota hor kanpoan kontuz ibiltzeko aholkatuko diguten komisarioak dira. Ezta behar ere. Hemen topatuko duguna Reicharen izua da. Eta hezur-haragizko gizakiak barnean duten txarrena emanez. Baina bai onena ere. Bizitza bera bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude