06

Abu / 2012

Viajes y otros viajes, Antonio Tabucchi

Autorea: administrari

Antonio Tabucchi
Viajes y otros viajes

Anagrama, 2012

267orrialde
. 17,90 €
ISBN 9788433978325

Antonio Tabucchiren liburu hau sorpresa oso atsegina izan da niretzat. Orain arte kontakizun laburrak eta eleberriak irakurri izan dizkiot eta azken horien artean Pereirak dioenez da niretzat ezagunenetako bat. Viajes y otros viajes argitalpen hau berriz ez da eleberri bat, kronika antzeko liburua baizik, irakurriz bidaiatzeko aukera ematen diguna. Oraingo honetan Tabucchik bidaiari nekaezinaren aurpegia agertzen digu eta horretaz gain bisitatu dituen lekuetako literaturan murgiltzen gaitu, literatura eta bidaiak uztartuaz.

Tabucchik bidaiak egiterakoan oso leku bereiziak aukeratzen zituen, horien artean Frantziako Languedoc herrialdean dagoen Sète aipatuko nuke, Montpellierretik hurbil. Sètekoak dira Georges Brassens eta Paul Valéry. Tabucchik Sèteko itsas hilerria bisitatzea gomendatzen du, bertan dago hilobiratua Paul Valèry poeta handia. Azpimarragarria Portugali buruzko atal osoa, hain zuzen, Tabucchik mirestu zuen lurraldea izan zena. Amaitu aurretik Donostiaren aipamena azaldu nahi dut,  En tierras vascas para ver el viento da kapituluaren izenburua. Haizea ikustera etorri ote zen? Pasarteak Eduardo Chillidaren miresle handia izan zela eta Haizearen Orrazia bisitatu zuela frogatzen digu:

“Y ya de regreso al mar, donde aún llega un viejo teleférico, justo al salir de la enorme playa de la Concha, volvemos a toparnos con Chillida. Insertadas en dos grandes espolones de roca enfrentados, dos esculturas dentadas que se abalanzan sobre el horizonte nos desafían a “ver” el viento. Tal vez tenga el viento también su propio cuerpo y su propia geometría, eso es lo que debió de pensar Chillida cuando forjó El Peine del Viento, que se admira ante el Atlántico mientras la espuma de las olas nos azota la cara” 55 orld.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude