27

Abu / 2012

En el jardín de las bestias, Erik Larson

Autorea: arantxa

Cubierta del libro En el jardín de las bestiasErik Larson
En el jardín de las bestias: una historia de amor y terror en el Berlín nazi
Ariel, 2011
489 orrialde. 21,90 €
ISBN 9788434470439

Rubén Vidal Aranguren, Ernest Lluch Kultur Etxe liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

Martxa honetan xelebre fama hartu behar diat, baina tira. Gaurko honetan ere Berlin naziari buruzko liburu bat gomendatu behar dizuet, jaun-andreok. Argi, azpimarratua nahita egina da, eskuartean dugun argitalpena ingelesek dioten non-fiction horietako bat baitugu. Zehaztu beharreko ñabardura da, zeren azpititulua hitzez hitz hartzen badugu korrikan etorriko zaizkigu Stephen King edo Sherrilyn Kenyonen zale amorratuak, narru beltzez jantzitako pailazo hiltzaile edota neskatil inuzenteak maitemintzen dituzten SS ofizial katxarroak bilatzeko asmoz (horra ideia pare bat idazle berrientzako). Tamalez, horrelakorik ez dago. Egia esan, neskatil “inuzenteak” maitemintzen dituzten Gestapo buruzagiak egon badaude. Baina liburuaren muinak Historia (hatxe larriz) gordina kontatzea du helburu.

Bereziki, 30. hamarkadako Berlinen elkartzea baino zeregin hobeagorik ez zuten benetazko pertsonen Historia, alajaina. Hori bai, den dena estilo narratiboan dago kontatua, zailtasun zipitzik gabe eta kontakizunaren azpiegitura zertxobait dramatizatuz, istorioari gatz pittin bat ematearren. Onena berriz, kontakizunak islatzen duen bertigo zirrara da, ekaitza datorreneko sentipena. Baita ere amodio istorio handiak duten garraztasun punttu hori. Beldurra eta amodioa, azken finean. Eguzkitako eta daikiridun kulturetentzako aproposa.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude