13

Ira / 2012

Liburu Dantzaren lehen urtebetetzea

Autorea: administrari

Martutene liburuaren azalaRamon Saizarbitoria
Martutene
Erein, 2012
782 orrialde. 27 € E-bok 15,69 €
ISBN 9788497467421

 

Gaur urtebete Donostia Kulturako liburuzainak Liburu Dantza blogari hasiera eman genion. Epe horretan 50 gomendio argitaratu ditugu, gehienak eleberrien gomendioak izan dira eta jarraian komikiak, Donostiari buruzko liburuak, biografiak eta kronika liburuak ere azaldu dira. Zenbait kasutan literatur solasaldietan irakurri(ko) diren liburuak gomendatu ditugu, horietakoa da gaur gomendatzen dugun Ramon Saizarbitoriaren Martutene. Datorren urriaren 1ean iluntzeko 19:30ean, Donostiako Liburutegi Nagusian Iñigo Aranbarrik zuzentzen duen literatur solasaldian aztertuko da. Sarrera librearekin baldintza bakarra aurretik liburua irakurtzea da. Hurrengo solasaldirako urriaren 29rako, Pello Lizarralderen Orbanak aukeratu da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude