24

Ira / 2012

Casinos donostiarras

Autorea: arantxa

Casinos donostiarrasCasinos donostiarras
Carlos Blasco Olaetxea, Lola Horcajo Calixto, Juan José Fdez. Beobide

Revista San Sebastián nº 2
, 2012
443 orrialde
. 25 €

 

Carlos Blasco, Lola Horcajo eta Juanjo Fernandez Bebidek osatzen duten lantaldeak San Sebastián aldizkariaren bigarren zenbakia Casinos donostiarras izenekoa argitaratu berri du. Hain zuzen, aurten dira 125 urte Donostiako Kasino Handia sortu zela, XIX. mendeko europear kasinoen estilokoa, egun Udaletxea dagoen eraikinean. Liburu mardula da, laurehun orritik gora ditu koloredun irudiekin, eta erakinari buruzko zehaztapen ugari azaltzen ditu; horretaz gain garai hartako kasino eta aisialdirako guneen deskribapena egiten du, besteak beste, Martuteneko Kursaal, Igeldo Mendiko Kasinoa eta Itsas Kursaal Handia.

Liburuaren azken orrian egileek dei bat egiten diete garai hartako argazkiak gordeta dituzten irakurleei. Aldizkariak gogo onez jasoko lituzke argazkiak kopia bat egiteko eta garai hartako bilduma berreskuratzeko. Aldi berean eskerrak ematen dizkiete orain arte jaso dituzten laguntzaile guztiei.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude