29

Urr / 2012

Jezabel, Irène Némirovsky

Autorea: Anele

Irène Némirovsky
Jezabel
Salamandra, 2012
190 orrialde 15 €  ISBN 9788493988302


Jezabel eleberrian Irene Némirovsky-k Gladys Eysench-en istorioa kontatzen digu, emakume eder eta aberatsa, gazterik alargunduta eta maitale ugariz inguraturik bizitzera ohituta. Baina badago zerbait ezin duena erosi: betiko gaztetasuna. Liburuak epaiketa batean du abiapuntu eta bertan, protagonistari, bere maitale Bernard Martin, hogei urtetako mutil gaztea erailtzea leporatzen zaio.

Orrialdeak aurrera Gladys Eysenach-en benetazko nortasuna ezagutuko dugu, bere istorioa eta denboraren aurkako borroka, bere benetazko adinaren ukatzea, hau ezagutzen bada onartua eta maitatua izango ez den beldur, jaiotza-agiria eta gainontzeko dokumentazioa faltsutzera iristen da.

“…Gladys salió de viaje: regresó al país en que había nacido. Allí obtuvo una copia de su partida de nacimiento, cambió una cifra en una fecha y, con ese documento falsificado, hizo rectificar todos los que se habían extendido en su vida…”

Atsekabez eta hainbat sekretuz beteriko helduaroa, baina norbaitek agerian utziko ditu sekretu hauek eta Gladys-entzat hurrengo gertaerak ez dute atzerako bueltarik izango.

Protagonistaren deskribapen psikologikoa ezin hobea egiten digu egileak. Gaia literatura unibertsalaren beste hainbat lanetan errepikatzen da, Oscar Wilden Dorian Grayren erretratua-n adibidez.

Nahiz eta 30. hamarkadan idatzia izan, gaiaren gaurkotasuna indarrean dago gure gizartean, non edertasuna eta gaztetasuna balio handiko ezaugarriak diren.

Irène Némirovsky Kiev-en jaio zen 1903. urtean, beranduago Paris-era aldatu  zen familiarekin. Baina Bigarren Mundu Gerrak ondorio latzak ekarriko ditu Irènerentzat, Auschwitz-era deportatu eta bertan erail zuten 1942an bere senarrarekin batera.
Azkeneko urtetan  bere zenbait  lan argitaratzen ari dira lehenengo aldiz bere eskuizkribuetan oinarriturik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude