28

Urt / 2013

Paper festa, Anjel Lertxundi

Autorea: arantxa

Paper-festa liburuaren azalaAnjel Lertxundi
Paper-festa: Minimalia
Alberdania, 2012
277orrialde. 18,50 €
ISBN 9788498683721

Ihazko urte amaieran Anjel Lertxundik Paper-festa liburua kaleratu zuen. Mota askotako kontakizunak biltzen dituen lan honetan irakurleak hausnarketarako hainbat gai aurkituko ditu. Liburua jarraian edo norberak aukeratzen duen moduan  irakur daiteke eta lau atal nagusitan banatzen da:

1. Lubakiak, barne-muinetan. 2. Bizitza hizpide. 3. Erbinude zuriarena. 4. Heriotza, oinazearen aita.

Liburuaren irakurketan hainbat pasarterekin identifikatu naiz eta guztien arten  Ikusezina izenekoa aukeratu dut:

Ikusezina. “Bost urte daramatzat emakume bera zaintzen. Lehen, besotik helduta ibiltzen ginen: orain, orgatxoari bultzaka eramaten dut. Hasieran harremana ez zeb gozia: aldian sarri argi asko uzten zidan sudakak ez gatzaizkiola gustuko. Orain hobeto moldatzen gara. Baina nire asmoa ez da zaintzen dudan emakumeaz jardutea, egunero etortzen zaigun gizon onberaz baizik. Ni baino zahartxeagoa da eta nik zaindutako emakumea baino hogei bat urte gazteagoa. Hurbiltzen denean, irribarre egiten du eta txera handiz mintzatzen zaio emakumeari. Gustagarria da, galaia, gizon-gizona. Eta ni, gizona noiz agertuko egoten.

Gaur ere ikusi dut. Dentistarenean nengoen, zaintzen dudan emakumeari arratsaldea libre eskatu eta gero. Kostata, baina azkenean jai eman dit. Hartan, ia egunero ikusten dudan gizon adeitsu gustagarria sartu da kontsultan. Hagineko minari muzin egin eta sorpresazko irribarrea eskaini diot. Ez nau ezagutu. Ez nau sekula kusi emakumearen besotik, haren orgatxoari tiraka.” 107-108 orld.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude