25

Ots / 2013

Piztiaren begiak, Alberto Ladron Arana

Autorea: rubenvidal

Alberto Ladron Arana
Piztiaren begiak

Elkar, 2012

315 orrialde. 21,55 €
ISBN 9788490270097


Ez du aspertzeko betarik ematen Ladrón Aranak. Ezta pentsatu ere. Zenbat urte nobela beltz baten mendera horrela erori gabe? Makina bat bai. Bada, bere azken lan honekin nire bolada txarra haizearekin joana da (izenburu polita pelikula batentzat, aizu).

Ez. Egia esan genero beltzak ez dit malkorik aterarazten. Arma-tiro-pum. Nobela denak berdinak. Detektibeak? Denak igualak. Poliziak? Denak ustelak edo alkoholikoak edo ikastolan kopiatzen zutenak. Edo dena batera. Zer falta genuen bada ikusteko? Estatuko segurtasun indarren kide ohi putazale maitaberak, enpresari kokainomano susmagarriak, iraupen luzeko langabe mesfidati aldrebesak eta postrerako aitaginarrebagai La Roja-zaleak. Olé, olé eta olé. Gure idazlearen malaletxeak ez du mugarik.

Hori gutxi balitz, tentsioa eta jakin-mina mantentzen artista da Ladron Arana. Niri behinik behin, bihotza lapurtu dit (ez txalorik egin, berezkoa dut sena). Aitortu behar dut irakurtzen dudan bere lehenbiziko nobela dela, eta seguruenik ez du maisulana izango. Ezta behar ere. Historian geldituko dena pasarazi didan une gogoangarria da. Eta orain bere greatest hita den Arotzaren eskuak irakurtzera noa. Derrepentean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude