19

Ira / 2013

Zientzia fikzioari buruzko literatur solasaldiak Egia Kultur Etxean

Autorea: rubenvidal
Dinamizatzailea: Juan Luis Díaz
Noiz: hileko lehenbiziko asteazkenean
Iraupena: ordubete
Tokia: Liburutegiko Heldu Sailean
Ordua: 18:30tan
Sarrera librea

Hastear dagoen kurtso berri honetan, Egiako Kulturetxe eta liburutegian irakurketa animatzeko ekintza berri bat proposatu nahi dizuegu. Zientzia fikzioari buruzko solasaldi programazio bat, alegia. Beste kulturetxeetan Literatura Handiari buruzko solasaldiak antolatzen dira urtero, bai ederki antolatuta gainera. Baina Egian monokuloa alde batera utzi eta gure alde pop eta frikia azaldu nahi dugu. Horrexegatik literatur genero berezi honetan murgildu nahi zaituztegu. Askotan generoko literaturak Literatura unibertsalaren anai txiki eta arraroa dela ematen du. Gure asmoa ordea hori horrela ez duela zertan izan eta Zientzia Fikzioak liburu handiak eman dituela aditzera ematea da. Eta eman ez balitu ere, behintzat oso tarte dibertigarri eta gogoangarriak oparitu dizkigula arro-arro esatea. Ez al da hori ospatzeko modukoa?

Beraz, zazpi saio programatu ditugu 2013-14 kurtsorako, hilaren lehenbiziko asteazkenetan 18:30etan. Lehenbizikoa aurkezpen gisako solasaldi-foruma izango da eta ondorengoak liburu zehatz baten inguruan mugituko dira, beti ere Zi-Fiaren subgeneroak esploratu nahirik. Horra egutegia eta izenburuak:

Urriak 2: Aurkezpen saioa
Azaroak 6: Preludio a la Fundación, Isaac Asimov
Abenduak 4: Un mundo feliz, Aldous Huxley
Urtarrilak 15: Las brigadas del espacio, Starship Troopers
Otsailak 5: Clones, Michael Marshall Smith
Martxoak 5: Lágrimas en la lluvia, Rosa Montero
Apirilak 2: Mecanoescrito del segundo origen, Manuel de Pedrolo

Ez da beharrezkoa fan sutsua izan edota liburu guzti horiek irakurrita izatea (ezta pastazko betaurrekoak jaztea). Generoarekiko kuriosidade punttu bat eta liburuei buruz hitzegiteko grina izatearekin nahikoa da.

Eta zer esan gure dinamizatzaileari buruz? Juan Luis Díaz (Donostia, 1963) marrazkilaria da ogibidez eta marrazki bizidunen produkzio askotan parte hartu du. Baina batez ere Zientzia Fikzio irakurle sutsu eta amorratua dugu.

2 comments

  1. Egunon!
    Joan den astean literatur solasaldian parte hartu nuen. Ez zait iritsi Juan Luisek bidali nahi zigun informazioa. Bere e-mail lortu ahal dezaket berarekin kontaktuan jartzeko?
    Mila esker eta ondo izan,

    Itziar Larrañaga

    • Kaixo Itziar, jaso dugu zure mezua eta Egia Kultur Etxetik idatziko dizute.
      Ongi izan,

      Arantxa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude