08

Aza / 2013

Xabiertxo, #liburubatistoriobat

Autorea: arantxa

Xabiertxo liburuaren azalaIsaac Lopez Mendizabal
Xabiertxo
Tolosa, 2013
144 orrialde, 20 cm

 

Post honetan Liburu Dantza blogak Koldo Mitxelena kulturunea zoriontzen du bere 20. urteurrenean. Liburu Dantzak oso memoria laburra dauka baina liburuzainok oso ondo gogoratzen dugu Koldo Mitxelenaren inauguraziok egin zigun zirrara, bereziki liburutegiko altzariak, liburu berriz betetako apalak, irakurketa aretoak, fondo gordeak, ordenagailuak… Hogei urte ondoren Koldo Mitxelena erreferente nagusi bat da eta ospakizun berezi bat antolatu du. Gure liburu kuttunen argazkiak Instagramen partekatzera gonbidatzen gaituzte #liburubatistoriobat traolarekin .

Nire aukera egiterakoan haurtzaroaz gogoratu naiz, hain zuzen gaurko Koldo Mitxelena eraikinatik oso gertu, Artzai Onaren plazan bertan Karmele Esnalen ikastola zegoen. Nik han ikasi nuen irakurtzen Martin Txilibiturekin, ondoren Xabiertxo izan zen gure ikasketa liburua, oraindik etxean daukat gordeta eta #liburubatistoriobat ekimenerako proposatzea erabaki dut.

Eta zein da zure liburu kuttunena? Zein da zure #liburubatistoriobat?;

4 comments

  1. #liburubatistoriobat
    La novela sobre la posguerra en el Pallars “Las voces del Pamano” me hace recordar la estupenda víspera de San Joan que disfrutamos en Isil (Lleida) en junio de 2010. Por la tarde visitamos la exposición “Les veus del Pamano parlen d’Isil”, con fotografías y atrezzo utilizados en la adaptación a televisión de la obra homónima del escritor Jaume Cabré. Y por la noche nos quedamos con la boca abierta al ver desde la plaza las luces de los troncos encendidos que bajaban los falleros por el monte. Un espectáculo único y mágico de verdad.
    http://www.fallesisil.cat/

    • Mila esker Gurutze, zure gomendioa bidaltzeagatik, #liburubatistoriobat era helaraziko dugu.

  2. Ba nik haurtzaroaz gogoratzean burura etortzen zaidan liburua “Las aventuras de Tom Sawyer” da ; orain euskarazko bertsio eder bat dago “Klis-klasikoak” bilduman, baina garai horretan nere amonaren etxean zegoen ilustraziorik gabeko totxo batekin moldatu nintzen ni, baina istorioak merezi zuen, abenturaz beteriko liburua zen, errez identifikatzen zinen protagonistarekin, eta gero gainera telebista-saio bat bota zuten!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude