06

Aza / 2014

Egia Liburutegiko Zientzia Fikzio Solasaldia

Autorea: rubenvidal

bookcoverChina Miéville:   La ciudad y la ciudad. – La Factoría de Ideas, 2012. – 316 orrialde, 20,95 € e-book 3,99 €. – ISBN 9788498007688

ELZFSko (Egia Liburutegiko Zientzia Fikzio Solasaldia) abenduko saioan… China Miéville handia. Ez baduzue ezagutzen hementxe duzue aukera polita. Orain arte irakurri duzuen egilerik original eta probokatzaileena. Zalantzarik gabe. Pérez-Reverte konbentu batean ametituko lukete honen aldean. Eta gainera prezio berdinean mundu liluragarri eta fantastikoak ezagutuko dituzue. Etzazuela galdu! Abenduaren 3an, 18:30etan Egia liburutegian.

Datozen hitzorduak: Divergente urtarrilak 14ean, 1984 otsailak 4ean, El vivo martxoak 4ean, Fahrenheit 451 apirilak 15ean, Akira maiatzak 6ean eta El planeta de los simios filma ekainak 3an.

Solasaldira etortzeko ez duzue ezer egin behar. Bueno bai, liburua irakurri eta autobusa hartu honera etortzeko. Beste guztia gure kontu. Liburuak Donostia Kulturako liburutegietan dituzue eskuragarri eta gure katalogoan kontsultatu dezakezue libre ote dauden eta zein apaletan aurkitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude