07

maiatza / 2015

Exploradores del futuro, Juan Scaliter

Autorea: arantxa

Exploradores del futuro, Juan ScaliterExploradores del futuro
Juan Scaliter
Debate, 2014
250orrialde 19,90 €
ISBN 9788499922836 

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen.

Juan Scaliter (Argentina, 1971), (@LaCiencibilidad) zientzia kazetaria da eta hainbat aldizkarietan kolaboratzen du, besteak beste,  Muy Interesante, GEO, Condé Nast, RTVE, CNN, Esquire eta Quo. Saiakera lanak ere idatzi ditu,  La ciencia de los superhéroes (2011) eta Exploradores del futuro (2014) dira ezagunenak. Azkenik, Quo aldizkariaren La Ciencibilidad blogaren egilea da.

Exploradores del futuro liburuaren sarreran Scaliterrek dio azken hamarkada honetan historiaren edozein momentutan baino berrikuntza gehiago izan direla.

Liburuaren lehen kapituluetan zientziaren lau arlo aztertzen ditu: astronomia, neurozientzia, genetika eta fisika, eta bakoitzaren amaieran etorkizuneko berrikuntzak irudikatzen ditu. Arlo hauetako 50 aditu elkarrizketatu ditu berrikuntzen inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin. ¿Non dauden berrikuntza hauen mugak? ¿Nola arautuko da espazioa, legedi bat sortu beharko da espazioko jarduerak arautzeko? ¿Asteroideen ustiatze mineralak eragin ekonomikoa izango dute? ¿Nola aldatuko da hezkuntza berrikuntzen ondorioz? ¿Zein izango dira etorkizuneko lanbideak?

Liburuan zehar mundu osoko zientzialariak elkarrizketatzen ditu, esate baterako, Ginebrako CERN delakoan Luca Fiorini, antimateria lortu zuen aditua, Sara Seager, MITeko emakume astronomoa, George Church genetista eta Juan Enríquez zientzia dibulgatzailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude