19

Urr / 2015

Erakurleak, irakurketa talde digitala

Autorea: arantxa

Sua falta zaigu, Katixa AgirreErakurleak, euskarazko irakurketa taldearen berezitasuna gailu digitaletan irakurtzea da. Udal liburutegietan dagoeneko eskura dugu liburu bilduma digital bat Eliburutegia izenekoa eta hemendik aurrera hilabetero liburu baten inguruan solasean aritzeko aukera izango dugu. Erakurleak bloga, eta Twitter eta Facebook sare sozialak izango dira solasaldirako tresna nagusiak.

2015-2016 denboraldian bederatzi liburu irakurriko dira:

Ikasturteari hasiera emateko solasaldi presentzial berezi bat antolatu da hilabete honetako idazlearekin. Goiatz Labandibar, solasaldiaren dinamizatzaileak, Katixa Agirre elkarrizketatuko du. Ekitaldia urriaren 27an, iluntzeko 19:00etan izango da, Donostiako Alde Zaharreko San Jeronimoko aretoan.

Irakurketa Publikoaren Sarea eta Euskal Idazleen Elkartea dira Erakurleak ekimenaren antolatzaileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude